2015-12-08

Aiako Harria, Basurdeen Begiratokia


2 iruzkin:

  1. Kaixo osaba eta guztiak,

    Ostegun santua aprobetxatuaz bide honen igoera egin genuen eta iruzkinik ez dagoela eta zerbait aportatzera animatu naiz:

    Bide erraza eta ongi ekipatua. Luzeak egiten ikasteko egokia. Bidearen hasiera errepidean dauden eskalada bideetatik 100 bat metro beheruntz (Oiartzun aldera) eginda dagoen baguadatrik egiten da. Errekastoaren alboan bide zidorra agerikoa da.

    Bidea bukatu eta bide normaletik apur bat jeitxi ginen sapai handiraino. Sapaiaren ezkerrean sortzen den diedrotik egin genuen gora. Beste bi luze eskalada (tartean transizioko luze bat, ez oso agerikoa eta babesik gabea) atera genituen. lehen luzeak bukaeran erorikoa du, eta 6a izan daiteke... ezkerrerago ordea, plaketa batean ere bide ekipatua dago, eta honek xamurragoa dirudi.

    Bizkarraren gailurraren azpian azaldu ginen. Soka bildu eta bizkarrera oinez igo ginen. Hemendik Mendebaldeko ertzerantz abiatu ginen. Hamaiketakoa ertzaren hasieran egin gailerrera. Mendebaldeko ertza egoki aurkitu genuen.

    Asko gozatu genuen igoeraz, ahalik eta arroka gehien harrapatuaz 400m inguru eskalatuaz Errolbidera igotzea. Gomendagarria!

    ErantzunEzabatu
  2. Kateatze ona!! eskerrikasko ekarpenarengatik.

    ErantzunEzabatu