√ Oroitzapenak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
√ Oroitzapenak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015-07-13

Epi eta Sherparen plaka

Epi eta Sherparen plaka erretiratu dute Txindokiko Egurral lepotik. Federazioaren oharrari jarraipena eginez, familia bera izan da plaka erretiratu duena. Hemen informazio osoa.
http://mendienartean.blogspot.com.es/2015/07/retirando-placa-en-recuerdo-de-epi-y.html
Hunkigarria benetan Epiren argazkia Alpamayo igotzen Ferrari bidetik.
1988ko abuztuan Alpeetan egindako argazki batzuk:

Pelvoux 3.932m, Glacier des Violettes.

Ailefroide, soka biltzen.

Ailefroide, boulder egiten.

Barre des Ecrins 4.102m

Mont Blanc 4.810m. gailurrean eserita kranpoiak atontzen

 Gouterreko ertzan

Bossons glaziarreko izotzari gogor ematen


2014-06-28

Bihotzetik


Riglos, Huesca (Oska)
Mallo del Agua-Visera 
Bihotzetik bidea 200m. 6c+ (6a nahitaezkoa)
JOXI HERNANDEZ, ANDONI AREIZAGA eta IÑAKI CUELLAR oroimenez zabaldutako bidea
Ekipamendua otsailetik maiatzera burutu zen hamar egunetan lan egin eta gero.
Bidea 10mm-ko paraboltekin ekipatua dago, bilgunetan bi eraztun daude. 15 express behar dira.
Bidetik rapelatzea dago, 40 metro luzeena. Bigarren bilgunean hobe da Torrijos bidera joatea, ezkerraldera.
Lan taldea: JOSETXO RODRIGUEZ, GERARDO TELLETXEA, PABLO GOÑI, DANI RUIZ-ZEBERIO ETA STIG LARRAÑAGA
Bidea lantzeko materiala: taladroa, sokak, ekipatzeko materiala e.a. Club Vasco de Camping-ekoa izan da.
CLUB VASCO DE CAMPING eskalada saila


2011-01-12

OROITZAPENAK

Eguraldi txarra eta panelean ibiltzeko gogo gutxi... liburutegitik gida zaharra bat erori da, kontxo!! 1979ko Susoren gida!! Ascensiones y Escaladas de Guipuzcoa (Guia), iragana oraina baino hobeagoa ote da? Beste eskuan Txingu eta Gorkaren gida Gipuzkoako Eskalada Gida, hauek ere kriston lana hartu zuten liburua osatzeko, lan miresgarria.
Gu ere blog xume honetan gaurko teknologiaz baliatuz, gure inguruan egiten diren eskaladak argitaratu eta beste mendizaleei adieraztea dugu helburu. Bueno ba, eskerrak iraganean eskalada gida baliagarriak argitaratzeagatik eta eskerrak ere zuei informazioa bidaltzeagatik, denon artean ea zeozer txukuna ateratzen dugun.