2013-12-21

Adarran bi bide berri

Adarrako harkaitzetan bi bide berri zabaldu dituzte eta pixkanaka eskalada gunea sendotasuna hartzen ari da. Lehena 2KT izena du eta "Karramarro bidea" ferrataren ezkerretara kokatua dago eta oraingoz bide luzeena da. Bestea Romonesku da eta Keler eta Adarraitz bideen artean dago. Bide berrien gradoa beste bideen antzekoa omen da.


Baita ere tirolina batzuk egiteko aukera ere ematen digute hau da bidalitakoa.
"Bestalde, 2 tirolina egiteko aukera dago (motza eta luea). Tirolinak egitko Reunioak bakarrik utzi ditugu, bakoitza 3 paraboltekin ekipatuta. Tirolinak,norberak prestatu behar ditu, eta hortarako teknika menperatzea beharrezkoa da. Guk 2 sokakin egiten ditugu, bata estatikoa eta bestea dinamikoa. Poleak behar dira eta sokak nola tentsatu jakin behar da". 


2013-11-04

Los Hijos de Utah

Azkeneko urte hauetan  Elias anaiek eskalada mundura aurkeztu dute Berberanako hormatzar ikusgarri hau. Errioxak horma harrigariak dituela ezin ukatu eta hau da eredua.
Oraingoan Simon eta Gorri datozte apostu berri batekin, bakarrik joan eta errepikatzea gelditzen zaigu... gai izango al gara?




2013-10-28

Escalar Mientras Podais

Gorbeiako Itxina harkaitz multzoan bide berri bat zabaldu zuten ihaz. Eskalada jarduera mugatua dago beraz egutegia errespetatu.

2013-10-13

Jannu bidea Leitzaranen

Bide eta txoko berri baten informazioa pasa digu Iker, blog xume honen jarraitzaileak. Bidea Otietatik urbil egon arren eremu basatian kokatuta dago basoaren erdian. Harkaitza ona da bainan kontuz ibili behar gara toki batzuetan, bereziki 2. luzearen haseran. 3. luzean belarra eta goroldioa dago.

Ikerrek bidalitako idatzian bidearen informazio guztia dator, guk bakarrik bere krokisa garbira pasa dugu hemen argitaratzeko. Zailtasuneren gradoak gutxigoraberakoak dira.
 
Nola iritsi:
Andoaindik Leitzaranerako bidea hartu eta kotxea Otitako aparkalekuan utzi ondoren, Leitzarango pista asfaltatua hartu Leitza norabidean. Segituan bide zidor batetik igo behar gara, Adarra Mandoegi seinalea jarraituz. Bidexka hau jarraituta gurdi bide batetara iristen gara (P.R.). Bide honetatik 10 minutuz jarraitu, eskuinaldean garo sail bat dago eta bertatik iada aurrekaldean harkaitzak ikusten dira. Hala ere pinu handi batzutara iritsi arte ez sartu gorantz, sarrera haritz baten parean dago (P.R. marka), ito batek gorantzako bidea markatzen du. Hasieran ezkerretera eginez eta jarraian zuzen gorantz, pinuen artetik igaro eta basoan barneratzean bidexka bat nabaritzen da (gutxi markatua). Berau jarraitu hormaren oinarrira iritsi arte.
Kotxetik 15-20 minutu.



Materiala: 
10 mm-ko paraboltez ekipatua
7 zinta
Aseguratzeko materiala
Baga handi bat azken bilgunerako
Aukerazkoa, 2 friend txiki 2. Bilgune aurreratua ekipatzeko.


1.go luzea (7 seguru) 20m 
Lehenengo luzea bertikala, bigarren txapan dauka pausutxu bat, hau pasa ondoran elduleku onetatik zoaz 6. segururaino, paretak atzerantz tiratzen du. Plataforma batera iristean eskuinerantz apur bat jo eta gora egitean azken segurua eta bilgunea ikusiko dituzu. Aukeran bertatik laguna aseguratu ondoren, urrengo plataforman montatzen da bilgune aurreratua.

 2. luzea (6 seguru) 20m 
Lehenengo diedrotxoa igo ondoren (irteerak ez du elduleku oso onik), hertzaren oinarrira eltzen zara, bertan apur bat eskuinera egin eta pinu txiki baten eskuinetik gora egin, 3. segurua txapatu ondoren ezkerretarantz jo. Pixkabat igo eta 4. segurua txapatu ondoren bloke batzuetatik gorantza jo (kontuz bloke hauekin, ahulak dirudite). Desplome baten oinarrira iristean 5. txapa da. Desplometxo hau igo (luzeko pausua), irteeran erromoak, pixkabat aurrerago segurua. Hertzaren gainkaldera iristen zara, bertan bilgunea dago mailoi batekin, bertatik laguna aseguratu eta ondoren mailoia erabiliaz mozketarantz jeitsi. Mozketan plataformatxo bat dago bilgunea eratzeko. Nahi izan ezkero, friend txiki pare batekin, fisuratxoan bilgune aurreratua monta liteke.
 3. luzea: (5 seguru) 25m 
Denetan luzerik etzanena. Lehenengo segurua txapatu ondoren, lehenengo hormatxotik irteteko txilar landare handi bat dago oztopatzen. Kontuz, lehenengo horman dagoen blokearekin. Urrengo lasaigunean eskuinerantz jo, seguruak ikusten diren gunerantz eta desplometxo txiki bat igaro, helduleku bereziak dituen hertzan gora. Ertzetik gora egin txilar tartetik urrengo segurua txapatu ondoren, bide errazetik hertzaren gainalderaino iritsi. Bertan eskuinaldean 3. bilgunea dago. Sokak asko rozatzen du, laguna biltzeko orduan.
 4. luzea: (6 seguru) 18m  
Azken zatia, hertzetik beharrean hertzaren eskuinaldeko hormatik gora igoko gara. Hasieran eskuinerantz trabesia eta amaierantz gorantz eginez. Bideko luzerik gogorrena.
Azken bilgunerako, baga handi bat eraman, gainaldean dagoen bloke baten inguruan bilgunea eratzeko.


Jeitxiera: 
Amaieratik 3. bilgunerantz oinez jeitsi eta bertan dagoen urkitik rapel bidez jeitsi. 60 metroko sokaz, bigarren luzearen aldameneraino jeisten zara. Kanal hau oinez jeitsi eta oinez lehenengo bilgunearen ondoan dagoen haritzeraino, bertan bigarren rapela montatuaz.




Jannu edo Kumbhakarna (7.710 m) Frantziar espedizio batek erdietsi zuen gailurra 1962ko udaberrian. R Paragot, P Kellar, R Demaison, S G Mitchu, J Ravier, L Terray, S Wangdi.
1981eko udaberrian mendizale nafarrek zapaldu zuten banan bana Himalaiako gailur etz zorragaria hau.
Mari Abrego, Josema Casimiro, Iñaki Aldaia, Xabier Garaioa, Francisco Javier Muru, Patxi Senosiain, Ang Nima eta Ang Kami.




 


2013-09-29

Ason, bide berria

Iñaki Ruiz barakaldoarrak "La Llamada de la Cima"
bidearen berri eman digu, Ason herriaren gainean dagoen Peña Piedraditan.






2013-09-05

Santa Barbara bideoa

Aitor Arangurenek bideo baten berri eman digu, Santa Barbarako ikuspegi ezberdin bat. Irudian klikatu eta ea bidaia gustukoa duzuen.


2013-05-17

Posets - Maladeta gida liburua

Eguraldi txarra berean jarraitzen du, irakurtzeko parada ezin hobea. Desnivel eta horrelakoak irakurtzeaz nekatua bazaude begira egiozu gida zahar honi. Liburu zaharrak irakurtzen baditugu, etorkizunari begiak zabaltzeko prest egongo gara eta.
Zaharak dioten bezala, lehengo IVº gradoa bai zaila zela. Orain ez dakit nolakoa den kirol eskaladako IVº gradoa, existituko ote da? gaur egun "2.0 graduazioan" bostgarren eta seigarren graduak erraza omen dira... ez niretzako behintzat!!
Eguraldiaren zai, ea asmo berriak osatzeko gai garen, antzinako Vº graduko eskalada "oso zailak" betetzeko.


2013-04-27

Larrainategiko harriak EGUNERATUA

Harkaitz eskaladako sasoia gainean daukagu bainan eguraldia ez dugu lagun. Orain dela gutxi Egino aldean ibili ginen neguko herdoila kentzen, Larerainategi paretetak paregabeak baidira sasoi berriari aurre egiteko.
Blog honetan bagenuen krokis nahiko atzeratu bat, oraingoan zertxo bat eguneratu dugu. Xabier Larretxearen krokis zehatzak erabili ditugu hemen argitaratzen dugun krokis orokorragoa egiteko.
Eskerrikasko Xabier zure lanangatik eta nola ez, esker mila Antxon Gorrotxategi, Lasarte anaiak e.a. mendilabar eder hau eskaladarako ezagutzera emateagatik.


 Informazio gehiago Eskalatzen

ELMER bidean



 JOE MARMOTA bidean


2013-04-17

Ogoño, katearen lapurketa

 Gure eskuetara mezu hau iritsi da. Badakigu jende ezberdin asko ibiltzen garela gora eta behera harkaitzetan, bainan ekintza hau ez dugu onartzen inondik inora. Ez da ez gustokoa horrelako berriak entzutea.



Erantzunak jasotzeko prest gaude

2013-02-20

Vignemale - Perdido

Alper gabiltza sarrera berriak sartzen blog honetan!!
Udaberria etortzerako zeozer gehiago mugituko dela uste dut. Txoritxoren batek kontatu dianez, neguak biluzitako ardaxka batetik lehen aldiz eskalatzaile batzuk ikusi homen ditu bere traste guztiekin. Agian urrutira joan gabe gauz berriak eskalatzerik badago... berriak eta ez oso zailak, hor homen dago gakoa, ez?
Neguko azken egun ilunak igarotzeko gidaliburu zahar bat eskuratzen dizuet. 1968an plazaratu zuen Centre Excursionista de Catalunyak gaztelerako edizioan. Betiko Olivier gida, belaunaldi askotako biblia.

 
Aurkibidearen zenbakiak jarraitzeko, portada eta gidaren sarrera azkeneko orrietan jarrita daude.