2010-10-29

SOBRON araba

Museo del Agua sektorea geldi dago bainan Esfinge aldean ez da giro!! Azkeneko berriek diotenez lau bide berri ekipatuak daude eta beste hiru bidean... batean sahiakera eginda dago eta seigarren gradoa oso goitik hartuko luke.
Gorrik bidali digu krokisa izen eta gradoekin, pixkanaka Esfinge sektorea forma hartzen ari da.
Kontuz harriekin !!
Bide berriak dira eta kaskoa erabili !!

  1. FAUNA HUMANA   6a, 6a. (2. luzeera plakatik, diedroa ikutugabe 6a+)
  2. ARGITAN   6b+, 6a+
  3. CASSIOPEA   2. luzeera 6b
  4. MUY FUNK   7a, 6a+
  5. LURK TELEMARK   6a+ azken txapatik aukera dago MUY FUNK elkargunera pasatzeko
  6. MUSICA EN LA NOCHE   6a
  7. AYAKUIDAUS   oraindik ekipatugabea 6c?? edo...
  8. ESTILO AL VINO   6b+
  9. RATONES COLORADOS   5c
10. PASTA O MINESTRONI   6b
11. EL FUCHICADOR   6b
12. KORTAPEDOS   6c
13. SEVENTING   6a 

2010-10-20

SAN MARCOS errenteria

Eskola oso lasaia, txikia eta erosoa, utzitako harrobi batean. Ibilbideak ez dira luzeak, gehienez 15 metrokoak. Boulder egiteko guneak badaude ere ¨sikatutako¨ presa batzuekin. Ekipamentua paraboltak eta kimikoak dira.
Bainan hemen ere jendea ez dago geldirik egoteko eta azken bolada honetan sektore berri bat ireki dute. Neguko giroa dator eta eguraldia uzten digunean etxeondoko eskolei etekina ateratzeko beste txoko eder bat.

 




 Eskerrikasko Sonia krokisengatik

2010-10-05

OGOÑO bizkaia

Udazkena etorri da eta Ogoñora eskaltzera joateko urte sasoia ere.
Krokisean Ogoñoko haitzetan azkenaldean zabaldutako bideak ere bertan daude, bainan, bide berriak marrazten ari dira gaur egun eta krokisa laster atzeratuta geldituko da.
Urbila eta basatia, haitzak eta kresala, eskalatzaileak eta kaioak... bejondigula!!


Eskerrikasko Patxi krokisarengatik