2011-10-28

LANDSKRONA bide berria Santa Barbaran

Jordi Me Caes Gordoren eskubitara marra berri bat ekipatu dute kimikoekin.
Landskrona bidearen grado proposamena, 7a da.
Ekipamendua C.V.C. eskalada-saila.

2011-10-24

PINPILINPAUSA Espoloia. Txindoki

Plaka Gorrien eskubitara dagoen espoloian bi bide zabaldu dituzte Gontzal eta Antxonek. Bata,"Pinpilinpausa" bi luzeera dituen ekipatutako bidea eta "Abilategi" lehen luzeeran ekipatua dagoena baina bigarrean ez daude seguru finkorik. Abilategi bidean kontu handiarekin ibili behar da bigarren sokadan harkaitza askea dagoelako.


krokisak Gontzalenak dira

Urbilketa motxena Oria iturrutik zuzenean gora, el "Rayo" edo "Tximista" deritzaion aldapa nekagarriatik da. Beste aukera, mendebal ertza eta hegoaldeko hormetara urbiltzeko bidea dugu.

2011-10-18

GRADAS santa barbara

Aurten Santa Barbarako izkin honek erabateko iraultza jaso du, sei bide berri marraztu dira. Denetarik dago, hori ona da, bostgarren gradutik zazpira, eta gutxi balitz seguru finkorik gabeko bide bat ere.
Santa Barbarara aize "garbiak" datoztela dirudi.

Eskerrikasko Stig, Josu, Rafa eta lanean egon zareten guztiei.

2011-10-03

Ibilgailuen debekua Leitzaranen

Uda honetatik aurrera Leitzaraneko bide gorria edo berdea, ez dakit zihur ze kolorekoa den, motordun ibilgailu baimenduek bakarrik erabili dezakete.
Eskalatzailentzat ez da garrantzizkoa aldaketa hau, Amasolan eskalatzerakoan kotxea edo furgoa beti Otietako parkean uzten genuelako. Ironia puntua. Beno zera da, pie de via aldatu dela eta orain bi kilometro exkak paseatu beharko ditugula, kontuz isunekin! eta pixka bat ibili! osasungarria delako.