Santa Barbara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Santa Barbara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015-05-03

Eskalada Topaketa Santa Barbaran


Datorren ekainaren 13an Donostiako Club Vasco de Camping mendi taldeak eskalada topaketa antolatu du Santa Barbarako harkaitzetan. Orain dela 5 urte antzeko ekintza egin zen mendi taldearen 60. urtemuga ospatzeko.
Goizeko 10etatik aurrera ekingo zaio eskaladari arratsaldeko 8rak arte eta bukatzeko gaueko 9etan afaria egingo da Elutxeta sagardotegian.
Izen ematerakoan mendi taldeko bazkideak 15€ ordaindu behar dute eta besteok 20€.

Kartel ofiziala

Topaketarako argitaratuko den triptikoa



2013-09-05

Santa Barbara bideoa

Aitor Arangurenek bideo baten berri eman digu, Santa Barbarako ikuspegi ezberdin bat. Irudian klikatu eta ea bidaia gustukoa duzuen.


2012-11-15

Zaharberritze lanak

Club Vasco de Camping taldeko eskalada sailekoek zaharberritze lanetan ibili dira San Markos eta Santa Barbaran.
San Markosen deskuelgeko bi mosketoi eta zortzi txapa aldatu dituzte, Santan berriz, zortzi deskuelge kendu eta inox. berriak jarri dira.







Esker mila CVC eskalada sailari

2012-06-16

Santako pankarta


Santa Barbaran jarrita zegoen parkarta kendu egin da. Azken astean beheko zatia erori zen eta goiko partea desmontatu eta jaitsi egin da arriskua ekiditeko. Pankarta hormara kateatzeko zeuden parabolt luze batzuek oraindik bertan gelditu dira eta arriskutsuak dira ondoko bide batetik eroriezkero. Pentsatzen dut laister kenduko direla.

2012-05-30

El Gozo en un Pozo

Bide berria dugu Santa Barbaran 25 metrokoa.  Mikukiren ezkerretara huntza garbitu eta gero Urkok marraztu du bide hau. Goi parteko desplomeak "bloke" paso gogorra du. Zailtasuna oraingoz gutxigoraberakoa da.
Ondoan dagoen Yogui Errante bideak ere aurpegi garbiketa eduki du bereziki goi partean. Belarra pixka bat kendu eta gero berrekipatzeari ekin zaio kimikoekin. Beheko partean pixka bat urruti gelditzen zen 3. txapa baino lehen quimiko bat sartu da. Goiko deskuelgea mosketoirik gabe dago, bainan laister jarriko zaio.


Bideak quimikoekin ekipatu dira Club Vasco de Camping eskalada saileko langutzarekin.

2012-02-29

Mononoke, Santa Barbara

Beroa eta eguzkiarekin batera Harrikarteko lepoa kotxe eta furgonaz betetzen hasi da.
Badatoz eskalatzaileak!! Negu parteko arratsalde lasaiak bukatu dira, diote ondoko ardi eta behiak.
Pasa den udazkenean ekipatutako dide berria probatu dugu, Mononoke. Txindasvintoren eskerretara dago eta bere ezaugarri batzuk ere baditu, harri zuri zertxobat labainkorra. Gradoa 6a ingurukoa, ea probatzen dugun arabera finkatzen dugun.
Beste berria, niretzako garrantzi handikoa!! Jordi Me Caes Gordo berrekipatu da kimikoekin, eta bigarren seguru deserosoa eskura dago orain. Goiko partean desplomera zuzen sartzea dago, bariante txiki batetik, bi aukerak ekipatuta daude. Orain lasai asko esan dezakegu, Jordi Ya No Me Caes Tan Gordo!!

Bideak kimikoekin ekipatu dituzte C.V.C. eskalada sailekoak.

2011-11-21

ARTAZKONE Bide berria Santan

Bide berria dugu Santan, eta ez nolanahikoa, bostgarren gradukoa.
Kontuz ibili behar da harri askeren bat edo beste dagoelako. Batez ere argi ibili behar du behean aseguratzen dagoena. Deskuelgea ezkerretara dagoen Tximenea bidearen bera da.
Bidea kimikoekin ekipatu dute C.V.C. eskalada sailekoak.

2011-10-28

LANDSKRONA bide berria Santa Barbaran

Jordi Me Caes Gordoren eskubitara marra berri bat ekipatu dute kimikoekin.
Landskrona bidearen grado proposamena, 7a da.
Ekipamendua C.V.C. eskalada-saila.

2011-10-18

GRADAS santa barbara

Aurten Santa Barbarako izkin honek erabateko iraultza jaso du, sei bide berri marraztu dira. Denetarik dago, hori ona da, bostgarren gradutik zazpira, eta gutxi balitz seguru finkorik gabeko bide bat ere.
Santa Barbarara aize "garbiak" datoztela dirudi.

Eskerrikasko Stig, Josu, Rafa eta lanean egon zareten guztiei.

2011-09-23

JAXINTA

Santa Barbarako Gradas sektorean bide asko zabaldu edo eta berrireki dira aurten. Baten berri emango dugu, Jaxinta bidea. Beste guztiekin konparatuta seguru finkorik ez du, beraz fisuak eta frienak erabili beharko ditugu. Goiko partean Sobra Kanto bidetik irtetzen da ekipatua dagoen plaka fin batetik.


  

Bidearen beheko partea
Sobra Kanto plaka


 Eskerrikasko Rafa, bidearen garbiketa, lehenengo igoera, krokisa eta argazkiak bereak dira.

2011-04-20

ANA bide berria Sta. Barbaran

ANA BIDE BERRIA
Fisura Itsasoren eskubira bide berria zabaldu da, seguru kimikoekin. Goiko deskuelgea berria da eta Fisura Itsaso bidearentzako oso aproposa gelditu da. Gradoa oraindik zeazteko badago ere 7a-ren bueltan ibiliko da.
Esan beharra dago, Gradas bidean sasiak eta adar batzuek garbitu egin direla eta prest dagoela eskalada klasikoa gustoko dutenentzako.


2011-04-07

SANTA BARBARA hernani

AZKEN AURREKO sektorea

Santa Barbara goiko partean bide berriak zabaldu dira, Gokyo bidearen ezkerretara dauden Blanka eta Urnieta Trakatraka... tra ondoan. Urnieta Trakatraka... tra bidea goiko partean luzatu egin dute eta ezkerretara beste bi bide zabaldu dira bukaera berdinarekin.



2011-04-04

SANTA BARBARA hernani

THAILANDIA sektorea

Santa Barbarako Thailandia sektorean, hesi bat jarri da zuhaitzen adarrekin ardiek bideen basera ez sartzeko. Mesedez hesia zaindu eta zirrikituren bat ikusten badezute bertako adarren bat artu eta hesia konpondu, sokak eta katu oinak eskertuko dute.



2010-11-07

SANTA BARBARA hernani

ERRAUSKETARIK EZ!!
Aste honetan errausketaren aurkako ekintza egin da Santa Barbarako haitzetan. Pankarta bat jarri dute Itsaso Fisuraren ezkerretako horman, Andatzari begira, mendi honen magalean eraiki behar dute errausketa planta.

HERNANIKO KRONIKA
Santa Barbarako eskalatzaileak ere, erraustegiaren aurka.
2010/11/09 - Asteartea
Joan den ostiraletik, erraustegiaren aurkako pankarta ikusi daiteke Santa Barbarako hai­tzetatik zintzilik. Errausketarik ez jartzen du zehazki. bertan eskalatzen aritzen diren zenbait eskala­tzailek jarri dute. Azaldu dutenez, pankarta Zubietara begira dago, hau da, erraustegia jarri nahi duten tokira begira.


ATEZ ATE informazioa

2010-09-23

SANTA BARBARA hernani

Aurten, Club Vasco de Camping donostiar mendi taldeak bere 60. urtemuga ospatzen ari da eta Santa Barbarako eskolan eskalada topaketa antolatu zuen ekainaren hasieran.


Ekintzarako krokis berriztatua aurkeztu zuten azkeneko bide berriak barne. Jende ezberdina dago bide berriak garbitu eta zabaldu dutenen artean, Xantako lehen eskalada topaketa antolatu da eta egunero eskalatzaile multzoak jarraitzen dugu karaitz harriari arramazka edo lantantzen, Santa Barbarako haitzak oraindik bizirik diraute... urte askotarako!!
 Esker bereziak Stig eta Josuri