“Asezinak” bidea 120m V-
Nola iritsi:
Amona bidea erreferentzi hartuta, gerturatzen goazen bezala,
beronen eskuinean dagoen espoloira jo. Gerturatzen garen moduan, eroritako
enbor bat ikusiko dugu. Beronen atzean dago hasiera.
Bidea:
1.go luzea, 50 metroko
luzea, 5a-ko zailtasunekoa. Orokorrean fisura eta lajatatik doa, bidean zehar
pausu pare bat gogorragoak, fisura sistema batetatik bestera igarotzeko orduan.
Seguruak sartzeko aukera handia ematen du. Luzea, erreferentzi bezala hartzen
den enbor erori baten atzetik hasten da, zuzenean gorantz, behealdean dagoen
landaredia saihestuz. Fisura sistema baten bidez, pareta erdialdean dagoen
erkametz batetarantz igo. Beronen ezkerretarantz fisura sistemak gorantz
jarraitzen du. Lehenego espoloi hau gainditzean, goran bi zuhaitz eder daude
bilgunea jartzeko.
2.go luzea, 50
metroko luzea, zailtasuna erraztuz doa gorantz goazen moduan. Bilgunetik
zuzenean ertzetik jarraitu beharrean (arte handi batzuk bidea isten dute),
eskuinetarantz apur bat jetsiaz trabesia egin behar da, 4b-ko zailtasuna, kanal
moduko batetik gora joanda, diedro polit batetan sartzen gara, 4a-ko
zailtasuna. Diedroa behin gaindituta, bidea etzaten hasten da, 3c. Beste
erkametz batetan bigunea muntatzen da.
3.go luzea, 40
metro, 4a-ko zailtasuna. Bilgunetik Amona bidea doan ertzaren bila ateratzen
gara, beti ere gune bertikalenak bilatuz, bertan baitago arroka onena. Bilgunea
ertzan bertan muntatu.
4.go luzea, 60
metro, 3c/4a zailtasuna. Zuzenean tontorreraino ertzeko plakatxoetan gora.
Zailtasunik gabe. Bista politak ezkerreko paretetara.
Jeitsiera:
Amona bidearen berdina.
Behin tontorrera iristen zaren bezala, eskuinerantz jo, hau da, Ziordia
alderantz. Lepo batetatik behera bidea puntu gorriz markaturik dago. Ez dago
galbiderik.
Materiala:
Friend jokoa, Fisurero jokoa, eta bagak.
2015-5-9
Iurgi, Lauren eta Iker