2016-12-02

Aritxulegiko eskalada gunea

Dagoeneko Aritxulegi-Goiko Sektoreak eskalada gunea zabalik dago bere osotasunean. Bertan lana egiten ibili diren taldekoek informazio osoa bidali digute eta datorren bezala  argitaratzen dugu.
Eskerrikasko zuen lan eskergarengatik!!

 “ARITXULEGI – GOIKO SEKTOREAK”

1. Aiako Harriko Parke Naturalaren zuzendaritzatik eta Diputazioa aldetik pareta hauetan eskalatzeko eta ekipatzeko BAIMENAK jaso eta gero, bideak txukuntzen eta irekitzen hasi ginen.

2. Hemen 8 harkaitz-sektore desberdinetan eskalatzeko aukera aurkezten da. Zenbait sektoreetan denak bide berriak dira eta beste baten batean bide zaharren bat birsortzen saiatu gara. Sektore horiek eskalatzen elkartu daitezke (8 tirada eginez Aske sektoretik, Atsedenlekua sektoreraino)

3. Harkaitza mota Granito zaharra da. Batzuetan harri mota zahar honek Granitoa baino, Hareharria ematen du. Honengatik seguru kimiko inox-ekin ekipatzea erabaki genuen.

4. Harkaitz-sektoreak Hego Mendebalderuntz begira daude. Neguan ere eskalatu daiteke.

5. 81 luze aurkezten dira. Horietatik, “guk dakigula” , 74 berri. Aipatzekoa da, Tetxo sektoreko 1975 garren urteko artifizial bidea, Ricardo Berodia / Lusarreta-rena (A2+).    Ref: Ascensiones y Escaladas de Guipuzcoa (Guia) J.M. Rodriguez , 1.979. 52/53 garren orrialdeak.

6. Harkaitz-sektore guztietan, zenbaitetan deskuelgeak jarriak daude “Top Rope”, eta besteetan, bilera egiteko, 2 kimiko deskuelge mosketoirik gabe.

7. Orokorrean zailtasuna behe mailakoa da. Hala ere, badaude bide zailago batzuk eta erdi-ekipatu edo ekipatu gabekoak ere. Bai “librean eta artifizialean”.

8. Ekipatu gabeko edo erdi-ekipatutako bideak segurtasunez eskalatzeko, ondo babesteko Friend joku on bat eta fisurero batzuekin nahikoa da. Hiltze eta mailurik ez dira behar.

9. Beti, bide “garbi/clean” horien goiko Bilera-Deskuelgera iristeko, ondoan kimikoekin babestutako bide batetik igo daiteke, bide horiek probatzeko, ekipatzeko eta praktikatzeko, soka goitik pasata aukera emanez.

10. Bide zailen artean asko, pauso gogor bat edo bi gainditu eta gero, zailtasuna asko jaisten da, beraz, Artifizialean    koska    horiek    pasata,    librean    erraz    jarraitu    daiteke. Adibidez: 6b+ librean edo A0 - 5

Bakarrik aurkezten diren sektoreetan Eskalatzeko eta Ekipatzeko BAIMENA jaso genuen. Beraz, beste nonbait gehiago ekipatu edo eskalatu nahi izanez gero, beste BAIMENA batzuk eskatu beharko dira.

Lan hau dena egin ahal izan da, C.V.C.E elkarteari esker, bertatik lortutako materialagatik, eta C.V.C.E elkarteko eta XABIER mendi taldeko partaide batzuei esker.
Edozein aldaketa eta eguneraketa, C.V.C.E elakarteko web orrian aurkeztuko da eta era berean Arritxulo Aterpetxean. Zeozer abisatu edo gehitu nahi izanez gero, helbide berdinetan utzi dezakezue.

CLUB VASCO DE CAMPING ELKARTEA
cvc@vascodecamping.org
Tel.: 943 27 18 66

Nota: “Aritxulegi” mendi alde honetan, beste batzuen artean, “PETROCOPTIS PYRENAICA” landare “BABESTUA” dago. Babestea denon esku dago.!!!


2016-10-16

Bide berria Ziordian

Irati eta Birra Moretti bideen ondoren Rock Circus bidea zabaldu berri dute Ziordiako hormetan Antxon eta bere lagunak. Aurreko bideen ezaugarri antzekoak ditu, gradu eskuragarria eta eskalada atsegina.

2016-02-11

Ranero, eguneratua

Mendebaleko gure kolaboratzaileak Raneroko krokis orokorra eguneratuta bidali digu eta bide batez beraiek zabaldutako azken bidearen krokisa, "Skyfaal" zorrotza.

2016-01-07

Ranero, eskaladarekin konpromisoa

Batetik eta bestetik ateratako krokisen bilduma. Eskerrikasko guztiori horrelako tokiak mantentzeagatik. Konpromisoa, engaiamendua, estutasuna, larritasuna... ESKALADA hizki handietan!!