Hau da Ikerrek bidali duen informazioa, oso zehatza beti bezala.
“Batean kale, bestean bale” bidea 240 m V
2015-10-31 Koldo eta Iker
Udaberri baino eskubirago, utzitako harrobi antzeko bat dago, beronen gainetik hasten den espoloia da.
Hurbilketa:
Udaberrirako hurbilketarekin, eskuinean duen belazera jaitsi eta harrobiaren bestaldetik igo. Iturrimurriko hurbilketa erabiliz gero, belazetik parez pare ikusiko dugu bide osoa.
Harrobia eskuin aldetik oinez igoaz, arrokazko ertz bat igarota, harrobiaren gainkaldera iristen gara. Monolito honen oinarritik hasi beharrean, apur bat eskubirago, hau da, gorago dagoen erkametzaren parean hasi, honen ezkerreko paretetik. Zuhaitz honen parean, kanal moduko bat igotzen da, landarediak isten duena.
1.go luzea: 40 metro luze IV ko zailtasuna, kontuz tarte batzuetan harria autsia dago eta. Zuhaitzaren ezkerreko pareta igo eta ertzetik jarraitzen dugu, pareta apur bat tentetzen zaigu, arroka zubiak eta enbor txikietarako bagak ere ongi datoz. Sarrerako pausua egingo litzateke gogorrena. Bilgunea gainkaldeko arteetan egin genuen.
2. luzea: 40 mtero luze, III-ko zailtasuna. Bilgunetik atera bezain laister, lehen monolito honen gaineko zuhaitzak oinez zeharkatu behar ditugu. Jarraian ertzetik bigarren monolitora eltzen gara, pareta apurtua, landaredi ugarirekin, bagak ongi datoz aseguratzeko. Monolitoaren tontortxoaren azpian dagoen artean bilgunea egin, hormaren ezkerraldean dago.
3. luzea: 55 metro luze. Monolitoaren tontortxoa apurtua ikusten zenez, beronen eskuinaldetik ekin genion, arroka hobea baitago bertan, beraz tontortxoa eskuinetik apurbat inguratu ondoren ertzean gora igo, fisura onak daude aseguratzeko, IVko zailtasuna. Jarraian plaka errazetatik tontortxora iristen gara, bertan ertz oso zorrotzetik jarraitu behar dugu. Berau zeharkatu eta hurrengo tontortxoaren oinarrian dagoen artean bilgunea egiteko III+. Sokak asko rozatzen duenez, ertz hau pasa aurretik sokatik gogor tiratu beharko dugu, metro batzuk soberan izanda erosoago pasatzeko, gauza bera egin beharko dugu bilgunera iristeko.
4. luzea: 10 metro luze. Bilgunetik zuzen atera eta tontortxoa eskalatu eta jarraian destrepatu beharko dugu. IV-. Tontortxotik hurrengo bi luzeak ongi ikusten dira. Guk erdikaldeko plakak aukeratu genituen, jarraikortasun handiena baitzuten. Bertara iristeko 80 metro oinez.
5. luzea: 55 metro luze. Luzerik gogorrena, V eko zailtasuna, behetik ez dirudi, baina oso tente jartzen da plaka. Erreferentzi bezala, diedro baten eskubian pareta itxiaz dagoen artea hartzen dugu. Luzea autsitako bloke batzuetatik hasi, eta jarraian ezkerralderantz doan fisura motz diagonal bat hartzen dugu. Jarraian, fisura sistema baten bidez, gora zuzenean, goiko artearen bila. Tarte honetan, arte txikiago baten ondotik pasatzen gara, bertan dagoen lajarekin kontuz. Artera iritsi aurretik diedrotxo batean sartzen gara, artearen azpitik berau eskubitik inguratu ondoren luzearen zailtasunak pasa ditugu. Aurreraxeago dagoen artean bilgunea.
6. luzea: 40 metro luze, IV ko zailtasuna. Bilgunetik ez igo monolitoaren tontorrera, destrepe oso bertikala baitu. Honen ordez, jarraitu aurrera eta eskuinean zubi lana eginez dagoen laja handi batetara igo, bertatik azken paretara iristen gara. Azken pareta zuzen hasi eskalatzen, jarraian eskuinalderantz ertzetik atera behar zara, honetarako zuzenean tximeneatxoan sartu beharrean, apur bat ezkerretik igo, fisura on batetan friend txiki bat sartu eta eskuineratz trabesia egin, hau izango da luzeko pausua. Eskuineko ertzera igo ondoren, plaketatik tontorrera iristen gara. Bertan fisura oso onak daude bilgunea jartzeko.
Materiala: Friend jokoa, fisureroak, baga luzeak bilguneetarako eta baga motz ugari arroka zubi eta bideko zuhaixkak inguratzeko. Kaskoa faltarik gabe.
Jaitsiera: Udaberri eta gainontzeko bideetatik jeisteko erabiltzen den bidea topatzeko, plaketatik gorantza eta ezkerralderantz jo beharko dugu.
Oharrak: Azken bi luzeetan arroka oso ona. Bide basatia, bigarren luzean landaredi ugari eta arroka kaxkarra. 3. luzeak “ambiente” handia du. 5. luzea oso ona.
3.garren luzeko ertz zorrotza
5. luzean
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina