2012-03-19

SOBRON Tepui sektore berria

Sektore berri bat zabaldu da Sobroneko eskalada eremuan. Gure laguna den Gorri nekaezinak, jo ta su bapatean Sobroneko horma bateri, artistaren moduan, paregabeko marrak margotu dizkio. Berak dion bezala "setogradoari" omenaldi paregabea. Bideak oraindik iha ikutugabe daude, harkaitza goiko plakan Thagia bezain mingarria da, hatzpuntak bero-bero utziko dizkiguna. Hitz gutxitan esan da, Gorriren arte lan ederera, eskerrikasko!!

Tepui sektorea, parez-pare dago Museo del Agua sektorearekin. Ekialdera du bere orientazioa eta Museo del Agua sektorearen osagarri oso ona da, batean eguzkia badago bestean itzala eta alderantziz. Urbilketa ere oso motza da, 10 minutu. Sobroneko beste sektoreetan bezala eskalada oso teknikoa da. Laster, bide berri baten informazioa eskuratuko dugu.

 Kontuz harriekin !! 
Bide berriak dira eta kaskoa erabili !!



2012-03-02

Totem Trek, Amasolan

Leitzaraneko Amasola harkaitzak ezin hobeak dira eskalada garbia egiteko. Bertan marra ederrak daude katxarreatzeko eta zailtasun nahiko eskurragarrian.
Beheko aldean Leitzaran bidearen ezkerretara hormak bere nortasuna galtzen du bainan, harkaitzaren kalitatea sasiaren gainetik nabarmentzen da.
Egindako marrak ez du jarraipen handirik erlaitzak topatzen dituelako bidean. Bi luzeetan zatituta dago sokatira gehiegi ez egiteko eta bigarren sokaldiaren hastapenean kokatzen den pitzadura osotasunean gozatzeko. Esan beharrik ez dago bidean ez dagoela seguru finkorik Leitzaran bidearen bilgunera iritsi arte.
Materiala: Fisuak, Totem jokoa eta kamalot urdin eta horia.