√ Gida liburuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
√ Gida liburuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2017-02-11
2013-05-17
Posets - Maladeta gida liburua
Eguraldi txarra berean jarraitzen du, irakurtzeko parada ezin hobea. Desnivel eta horrelakoak irakurtzeaz nekatua bazaude begira egiozu gida zahar honi. Liburu zaharrak irakurtzen baditugu, etorkizunari begiak zabaltzeko prest egongo gara eta.
Zaharak dioten bezala, lehengo IVº gradoa bai zaila zela. Orain ez dakit nolakoa den kirol eskaladako IVº gradoa, existituko ote da? gaur egun "2.0 graduazioan" bostgarren eta seigarren graduak erraza omen dira... ez niretzako behintzat!!
Eguraldiaren zai, ea asmo berriak osatzeko gai garen, antzinako Vº graduko eskalada "oso zailak" betetzeko.

2013-02-20
Vignemale - Perdido
Alper gabiltza sarrera berriak sartzen blog honetan!!
Udaberria etortzerako zeozer gehiago mugituko dela uste dut. Txoritxoren batek kontatu dianez, neguak biluzitako ardaxka batetik lehen aldiz eskalatzaile batzuk ikusi homen ditu bere traste guztiekin. Agian urrutira joan gabe gauz berriak eskalatzerik badago... berriak eta ez oso zailak, hor homen dago gakoa, ez?
Neguko azken egun ilunak igarotzeko gidaliburu zahar bat eskuratzen dizuet. 1968an plazaratu zuen Centre Excursionista de Catalunyak gaztelerako edizioan. Betiko Olivier gida, belaunaldi askotako biblia.

Aurkibidearen zenbakiak jarraitzeko, portada eta gidaren sarrera azkeneko orrietan jarrita daude.
2012-05-06
Picos de Europako eskalada gidak
Orain dela hiru urte atera zen Angel Berngoetxea eta Miguel Rodriguezen ESCALADA EN ROCA EN LOS PICOS DE EUROPA gida liburua. Bertan betiko bide klasiko eta bide berrien arteko nahasketa agertzen zaigu marrazki edo krokis ederrekin. Eskalada eremu berrietan "eskalada garbia" da nagusi, "Clean climb" filosofia mantentzen da Picosen, ahal den neurrian bideak gartbiak utzi seguru finkorik gabe.
Aize berriak datoz bainan betiko norabidetik, Europako Karaitzean konpromisoa eta kalitatea.
1980ean berriz Miguel A. Adrados eta Jeronimo Lópezek LOS PICOS DE EUROPA -guía de los tres macizos- gida liburua plazaratu zuten. Edizioa ezen handia izan eta laster agortu zen liburudendetik. Gaur egun iha museo pieza bat da eta copyright arazorik ez duelakoan zure esku jarri nahi dugu.
LOS PICOS DE EUROPA Guía de los tres macizos
MIGUEL A. ADRADOS - JERÓNIMO LOPEZ 1980
51,2 MB
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)