Adarra etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Adarra etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013-12-21

Adarran bi bide berri

Adarrako harkaitzetan bi bide berri zabaldu dituzte eta pixkanaka eskalada gunea sendotasuna hartzen ari da. Lehena 2KT izena du eta "Karramarro bidea" ferrataren ezkerretara kokatua dago eta oraingoz bide luzeena da. Bestea Romonesku da eta Keler eta Adarraitz bideen artean dago. Bide berrien gradoa beste bideen antzekoa omen da.


Baita ere tirolina batzuk egiteko aukera ere ematen digute hau da bidalitakoa.
"Bestalde, 2 tirolina egiteko aukera dago (motza eta luea). Tirolinak egitko Reunioak bakarrik utzi ditugu, bakoitza 3 paraboltekin ekipatuta. Tirolinak,norberak prestatu behar ditu, eta hortarako teknika menperatzea beharrezkoa da. Guk 2 sokakin egiten ditugu, bata estatikoa eta bestea dinamikoa. Poleak behar dira eta sokak nola tentsatu jakin behar da". 


2012-04-14

Adarran climbing

Adarra gailurrondoko harkaitzetan bide batzuk ekipatu dira, ferrata eta guzti. Ederra aitzakia goizpasa bat egiteko paraje eder honetan.
Mezu hau jaso dugu informazioa emanez.
"Adarran bia txiki eta errez batzu ireki dutugu, eta pentsatu degu agian interesatzen zaizkizula. Biak ia tontorren daude; zuzen igota, goiko "bailaratxoa" baino lehen, ezkerreko arkaitzetan. Ah! kresterioko bia via ferrata bat da. Biamai eta Adarraitz bietan, hobeto da bigarrengoari goitik aseguratzea eta gero rapelatzea, sokak goran rozatzen bait du."






Eskerrikasko Antton ekipatze lana eta informaziorengatik