2015-04-16

Amasolako Bide Garbiak

Garbia hitzaren bi zentzuak balekoak dira hemen, bai. Lehena, belar, goroldio, liken, erratz, ote eta sasien garbiketa egin dela eta bigarrena bide garbi edo ekipatu gabeko zerrenda aurkeztu behar dizugula.
Leitzaraneko harreharria oso aproposa da friend eta fisureroekin aseguratzeko. Gure inguruko eskalada eskoletan ez dago ekipatu gabeko bideentzako tokirik bainan Amasolan bai. Hasieratik egon dira ekipatu gabeko bideak eta gradu ezberdinekoak gainera. Leitzaran bailaran badaude beste eremu batzuk eskalada garbia egiteko Onddoko Harkaitza, Orbara, Arrosario... 35 bidetik gora, 1000 metroko eskalada garbia, bainan hori blogerako beste sarrera batzuk izango dira.

BEHEKO SEKTOREA
Haritz baten babesean daude bideen hasierak. Bideak ez dira mantenituak baina harkaitza bereziki oso ona da.
1. Triassic Park 30m. V Totem jokoa, Kamalot 2-3 eta fisureroak
Ezkerretara diedro etzan eta ireki batek erlaitz zabal batera igotzen gaitu (II+). Parean diedro irekia bainan tenteago batek beste erlaitzara eramaten gaitu (IV), seguroak sartzeko pitzadura eskubialdean gelditzen da.  Gainean beste diedro oso tentea dago, irteeran dauka paso zailena (V). Zuzen jarraitu beharrean ezkerretara jo beste fisura motz eta oso pikoa den batetara, bertatik igo bilgunera (V).
2. Totem Trek 35m. V Totem jokoa, Kamalot 2-3 eta fisureroak
Zuzen harri konglomeratuko espoloiatik gora bigune bat dagoen erlaitzara (IV-). Bilgunetik pixka bat ezkerretara diedro fisuratutik jarraitu gora (IV). Berriro pixka bat ezkerretara pitzadura sistema batetik igo (V) Leitzaran bidearekin topo egingo dugu.
3. Irailak 27 35m V fisureroak edo Totem txikiak
Ez dago ekipatu gabeko bideen zerrendan bainan beheko partean, erlaitzera igo arte, ez daude seguru finkorik (III). Bilgunetik gora erraza izan da ere, distantzia dago lehendabiziko bi seguru kimikoen artean (III). Goiko plakan ere kimikoak nahiko urruti daude bainan seguruak sartzeko pitzadurak oso onak dira (V).
4. Leitzaran 35m. IV+ Totem jokoa eta fisureroak
Zertxo bat eskubialdetik igo eta hartu espoloi tente bat, bilgunea ezkerretara utziko dugu (IV). Bidea hemen etzan egiten da, zuhaixka baten ondotik pasa eta Irailak 27ko 2. seguru kimikora iritxiko gara (III). Igo eta ezkerretara diedro batean harkaitz zubi ekipatua ikusiko dugu bertatik gora segi (IV+) erlaitz txiki batera, bertatik bi aukera ditugu lehena pixka bat ezkerretara segi eta gero berriro eskubira joan bilgunearen bila (IV+) eta bigarrena plakatik zuzen gora bilgunera (V-).
A. Leitzaran - Aguarekon 35m. IV+ Totem jokoa
Leitzaran bidetik igo (III) Irailak 27ko 2. seguru kimikora, gero Aizkora eta Sugea bidea jarraitu lehen kimikoa txapatu eta segitu diedro etzan batetik eskubi aldera Aguarekon bidearen tximinia azpira (IV+) eta bertatik igo deskuelgera, seguru kimikoak (IV+).



ERDIKO SEKTOREA
13. Bide Huts 15m. IV+ Totem jokoa
Dontxola bidearen ezkerretara espoloitxo batetik asten da, segituan sabaia gainditu eta diedro batetik jarraitu. Eskubira atera Dontxola bidearen lehen bilgunearen bila.

GOIKO SEKTOREA
24 Basajaunaren Eremuan 30m. A2
Eskalada askean egina dagoenik ez dakigu.
26 Azken Anarkista 30m. 6b+ Totem, Basic jokoak eta fisureroak
Bidea artifizialean irekia eta “eskalada askean” egina. Goiko partea oso tentea da eta ez da oso erraza seguroak sartzeko. Bidean bi iltze eta harkaitz zubia daude.
Urrengo hiru bideen sarrera berdina da. Diedro motz baino tente batetik igo piñu txiki bat duen erlaitzara (IV+).
27. Lur 30m. 6a Totem jokoa eta fisureroak
Segi diedro ireki batetik sabai azpiraino (V), bertan iltze bat dago eta pixka bat gorago harkaitz zubi ekipatua. Sabaia igaro, irteeran helduleku honak ditu (6a), pixka bat jarraitu hobi edo nitxo bateraino eta ezkerretara pasa (V), bertatik aukera daukagu Koroaz Kokoteraino-ren deskuelgera joateko edo gorago erlaitzean dagoen bilgunera (V).
29. Debajo del Ombligo 30m. V Totem jokoa eta fisureroak
Amasola bidea jarraitu eta pitzaduratik igo erlaitzeraino (IV+). Gainean daukagun sabai azpira igo (V) eta ezkerretara zeharkatu, hemendik bi aukera ditugu, bata Lur bidearen bilgunera joan edo Amasola bidearen bilgunera igo (IV+).
30. Amasola 30m. V Totem jokoa eta fisureroak
Eskubira pasa eta gora segi pitzadura batetik (IV+), segituan aukera daukagu eskubiko plakara pasatzea erlaitzera igotzeko (IV+). Erlaitza oso zabala da, Eskubiko sabai azpira sartzeko Txirripistin bidearen seguru bat erabili dezakegu (V). Sabai azpitik ezkerretara egin eta  gero gora jarraitu bilgunearen bila (IV+). Sabai azpian "espres" oso luzeak jartzea komeni da.
Hormaren azken bideak.
38. Ekintza Zuzena 25m. IV+ Totem jokoa eta fisureroak
Konglomeratu plakatik igo eta zuzen segitu gora erlaitz bateraino (IV-). Piitizadura duen diedro tente batetik igo (IV+) eta jarraitu erlaitzean dagoen bilgunera.
39. Aske eta Basati 25m. IV Totem jokoa eta fisureroak
Plakatik igo erlaitzeraino (IV). Bertan diedro diagonala hartu Ekintza Zuzenaren bilguneraino (IV-).

Hormaren eskubira badaude oraindik harkaitz zati ederrak bainan nahiko motzak eta sasiekin babestuta. Jendea ibili da eta norbaitek Little Amasola deitu izan homen dio.