2011-01-18

AIAKO HARRIA Muganix

Aiako Harriaren Muganix gailurrera zabaldutako bide baten berri ematera goaz. Bidea ez da berria bi urte edo baditu, eskalada artifiziala eta librea nahasten ditu ez egokia den harkaitz nahiko hautsian. Ekipatzeko nahiko material gehigarria eraman beharko dugu. Aipatzekoa da harkaitza ez badela oso ona parajeak benetan merezi duela. Aipatutako zailtasunak oraindik ez dira benetakoak, jendearen errepikapenen zai.
marrazkia Juancar Sanz

Urbilketa Muganix gailurrean hasten da. Txurrumurruko norabidean bigarren korridorea hartu behar da jaisteko eskubialdera, destrepatu bide nabarienatik.
Beste aukera bat dugu Muganix gailurreko buzoiatik 40 metro jaitsi Jaizkibel mendiko antenen norabidean rapel baten bila.
Materiala: 16 espres, fisurero jokoa, frienak eta mikrofrienak, hiltze txikiak (lehendabiziko paraboltera igotzeko), zinta luzeak eta kordinoak.

L1 – Eskubialdera atera, kobazuloa baino lehen plaka hautsi batetik igo fisura horizontal bateraino, hiltze baten bila, V+. Parabolt batetik jarraitu hiltze batzuetara, ezkerratik irten diedro txiki batera, horma eroria utziaz, A2+. Jarraitu beste diedro batetik R1raino, IV.
L2 - Eskubira atera zulo bateraino V+/IV+, laja batzuetatik jarraitu eskubialdera, belarrarekin estalita dagoen gune bateraino, ezkerretara bueltatu espoloi batetik R2raino, V+.
L3 – Eskubira joan eta fisura batetik igo parabolt bateraino, A2. Plaka bat igo gero diedro etzan batetik repisa batera iristeko, V+. Horma hautsi bat igo eta eskubira oinez jarraitu R3ra, IV. Azkeneko luzeera ez dirudi oso zaila era askean eskalatzeko.

2011-01-12

OROITZAPENAK

Eguraldi txarra eta panelean ibiltzeko gogo gutxi... liburutegitik gida zaharra bat erori da, kontxo!! 1979ko Susoren gida!! Ascensiones y Escaladas de Guipuzcoa (Guia), iragana oraina baino hobeagoa ote da? Beste eskuan Txingu eta Gorkaren gida Gipuzkoako Eskalada Gida, hauek ere kriston lana hartu zuten liburua osatzeko, lan miresgarria.
Gu ere blog xume honetan gaurko teknologiaz baliatuz, gure inguruan egiten diren eskaladak argitaratu eta beste mendizaleei adieraztea dugu helburu. Bueno ba, eskerrak iraganean eskalada gida baliagarriak argitaratzeagatik eta eskerrak ere zuei informazioa bidaltzeagatik, denon artean ea zeozer txukuna ateratzen dugun.


2011-01-10

ESKALADA EREMUEN ERREGULAZIOA ETA DEBEKUAK

 Aiako Harrian zabaldutako bide berri baten notizia eduki dugu. Bainan bide berria eskalatzeko abuztuaren 15arte itxaron egin beharko dugu erregulkazioa dela eta.
Merezi al du abuzturarte ezin den eskalatu bide bat orain urtarrillean aurkeztea?
Ba al dakigu gure inguruan ditugun erregulazio eta debekuen berririk?
Harkaitzean eskalatzeko abuztutik abendura lau hilabete horiek bakarrik edukiko al ditugu, edo bestela urte osoa panelean pasa beharko al dugu?
Azken burutazioa agian katastrofismo utsa da bainan...
Ogoño, Atxarte, Ataun, Aiako Harria, Valdegibia... hegaztiek bere tokia berreskuratu behar dute ez dago dudarik. Eskalatzaileak izan beharko gara lehenak lege horiek betetzeko prest. Baina legedia ere zuzena izan behar da eta ez eskalatzeko debekuan bakarrik bukatu... eta heiztariak, eta urbanizazioak, eta harrobiak, eta pistak, eta elektrizitate posteak, eta AHT, eta errustegiak, eta autobideak...

Hona hemen informazio pixka bat. Ez dago osorik bainan aperitifa bezala hartu dezakegu.
Informazio gehiago badezu mesedez bidali,

GURE INGURUKO ERREGULAZIOAK ETA DEBEKUAK

BIZKAIA

DURANGALDEA
Atxate, eskalada urte osoan oraingoz, bainan…
Labargorri
- Vía Golos.  Belatzak kabia ipintzen du??
- Vía La Roja. Sai arreak kabia ipintzen du??
Utxurtu horratza (3. Espoloia eta La Puerta artean)
- Vía del Café. Sai zuriak kabia ipintzen du??
3. Espoloia
- Ohizko didea , Bordatzen, ... Kabia R2 eta R3??
La Puerta
- Kabiak, La ley del bombero, Marcando paquetillo celta y Telequinesis bideen inguruetan...??

ERREGULAZIOA
Mugarra (2011 erregulazio berria) eta Alluitz (Artolatik Larranora), eskalatzea dago irailetik abendura biak barne.
DEBEKUA
Mugara eta Allitz gailurrerian lehen esandako tokietatik kanpo.

OGOÑO Elantxobe
ERREGULAZIOA
Eskalatzea dago urriatik abendura biak barne

OTOIO Lekeitio
ERREGULAZIOA
Eskalatzea dago abuztuatik urtarrilarte biak barne.

BIZKAIAKO ERREGULAZIOEN bloga


NAFARROA

BI HAIZPE
Sai arre kabiak, Caballé bidearen bukaeran, La Virgeneko kobazuloaren ondoan e.a.
Abendutik Ekainera biak barne hobe ez eskalatzea.

ETXAURI
ERREGULAZIO ETA DEBEKU TOKI ZEHATZETAN


ARABA

En su virtud, haciendo uso de las atribuciones conferidas por el
artículo 40 de la Norma Foral 52/92, de 18 de diciembre, de
Organización, Funcionamiento y Régimen Jurídico de la Diputación
Foral de Álava,
DISPONGO:
1. Prohibir como medida cautelar en el año 2008, la apertura de
nuevas vías y la escalada en roca en las siguientes zonas de Álava:
a) Ladera sur de la Sierra de Cantabria en Álava, área incluida en
la ZEPA ES0000246 Sierras Meridionales de Álava, excepto en la
zona de Peña Alta.
b) Ladera oeste de la Sierra de Badaya en el Portillo de Tetxa,
incluida en el LIC ES-2110004 de Árkamo-Gibijo-Arrastaria.
c) Cortados de Tertanga-Peña El Fraile en la ZEPA ES0000244
de Sierra Salvada.
2. La prohibición será efectiva hasta el 1 de septiembre de 2008.
3. El incumplimiento de esta Orden Foral, será sancionado de
acuerdo a lo dispuesto en la Ley 16/1994 de 30 de junio, de
Conservación de la Naturaleza del País Vasco.
4. Esta Orden Foral entrará en vigor al día siguiente de su publicación
en el Boletín Oficial del Territorio Histórico de Álava.
En Vitoria-Gasteiz, a 22 de mayo de 2008.– El Diputado Foral de
Medio Ambiente, MIKEL MINTEGI AREITIOAURTENA.


VALDEGOVIA
Erregulazio berria

 GIPUZKOA

ATAUN
Oraingoz Jentilbaratzan ez dago erregulaziorik.
DEBEKUA
Intzartzu, urte osoan.
ERREGULAZIOA
Hortik kanpora Atuneko domoa deritzaion eremuan, eskalatzea dago uztailatik azarora biak barne.

AIAKO HARRIA 
ERREGULAZIOA 
Abenduko 1etik abuztuaren 15arte, Txurrumurru (hego klasikoa, e.a.) eta Txurrumurru txiki (Te Olvidarás de Todo...).
Muganixko bideak erregulaziotik kanpo gelditzen dira. Urte guztian zehar eskalatzea badago.