Museo del Agua sektoreko lanak. oraingoz, bukatu eta gero...
...sektore berri bateri ekin dio gogotsu eta hauek dira emaitzak.
Sektore berriari oraindik izen ofizialarik ez badu ere, komentatu zidan agian Esfinge izena jarriko ziola, eta bideen izenak ere oraindik airean badaude, txapak bertan daude eta paregabeko bideak ditugu eskalatzeko zai. Eskubiko aldean uda hasieran 20metroko lau bide ekipatu eta Esfinge bertan, ezkerraldean, bi luzaerako beste bide bat zabaldu eta gero, erdialdean goi mailako bideak zabaldu ditu. Goi maila ez da grado gogorrarengatik ez, bide berrien kalitatea oso maila altukoa delako baizik.
Bideen gradoak oraindik zehazteko daude.
Kontuz harriekin !!
Bide berriak dira eta kaskoa erabili !!
Urriak 7an Gorrik bidalitako krokis berria
Hemen argazki batzuek, ez dira oso ikusgarriak bainan zer dagoen ideia emango digu. Beste batean argazki hobeagoak zintzilikattzen ahalegingo gara.
Esfingeren ezkerraldeko bidearen lehen luzeeran.
Esfingeren ezkerraldeko bidearen lehenengo bilgunetik ateratzen.
Esfingean 6b/+ko bidearen bilgunean.
Goiko plakan "nabigatzen".
Esfingean eskubialdeko 20metrotako plaka.
Gaur ere gaua erori da...