2012-05-30

El Gozo en un Pozo

Bide berria dugu Santa Barbaran 25 metrokoa.  Mikukiren ezkerretara huntza garbitu eta gero Urkok marraztu du bide hau. Goi parteko desplomeak "bloke" paso gogorra du. Zailtasuna oraingoz gutxigoraberakoa da.
Ondoan dagoen Yogui Errante bideak ere aurpegi garbiketa eduki du bereziki goi partean. Belarra pixka bat kendu eta gero berrekipatzeari ekin zaio kimikoekin. Beheko partean pixka bat urruti gelditzen zen 3. txapa baino lehen quimiko bat sartu da. Goiko deskuelgea mosketoirik gabe dago, bainan laister jarriko zaio.


Bideak quimikoekin ekipatu dira Club Vasco de Camping eskalada saileko langutzarekin.

2012-05-06

Picos de Europako eskalada gidak


Orain dela hiru urte atera zen Angel Berngoetxea eta Miguel Rodriguezen ESCALADA EN ROCA EN LOS PICOS DE EUROPA gida liburua. Bertan betiko bide klasiko eta bide berrien arteko nahasketa agertzen zaigu marrazki edo krokis ederrekin. Eskalada eremu berrietan "eskalada garbia" da nagusi, "Clean climb" filosofia mantentzen da Picosen, ahal den neurrian bideak gartbiak utzi seguru finkorik gabe.
Aize berriak datoz bainan betiko norabidetik, Europako Karaitzean konpromisoa eta kalitatea. 
1980ean  berriz Miguel A. Adrados eta Jeronimo Lópezek LOS PICOS DE EUROPA -guía de los tres macizos- gida liburua plazaratu zuten. Edizioa ezen handia izan eta laster agortu zen liburudendetik. Gaur egun iha museo pieza bat da eta copyright arazorik ez duelakoan zure esku jarri nahi dugu.

LOS PICOS DE EUROPA  Guía de los tres macizos 
MIGUEL A. ADRADOS - JERÓNIMO LOPEZ 1980
 51,2 MB