2022-11-17

Bide berria Txipetan

Sarrera ikusgarri batekin berrekin diogu blogari.

Hirukote gazte batek Oza bailaran dagoen Txipeta mendian bide berri bat zabaldu zuen 2018 eta 2019ko udazkenean egindako lanari esker.

Bidean paraboltak daude hornidura finko bezala, bainan Totem joko osoa eta Kamalot 3 eta 4a eraman beharko dira aseguramendua osatzeko. Noski, trabagailu jokoa baita ere.

Bilguneak ekipatuta daude eta rapelatzeko aukera ematen dute, baina egokiena gailurretik pasatzea eta ohiko bidetik jaistea da.

Zorionak soka-taldeari eta gure mirespena irekieraren ikuspegiagatik!