Oraingoan bi bide berri aurkeztera goaz. Udako taladroaren otsa udazkeneko oiartzuna, kutsatu egin gara eta "deabruaren aparatu zalapartaria" eskutartean hartu dugu. Hau da emaitza, Boga-Boga eta Oreka TX, baita ere ezezaguna dugun bide bateri azken luze bat atera diogu.
Bide guztietan fisu jokoa eta friend sortatxo bat ematea beharrezkoa da. Bilgune guztiak rapelatzeko prestatuta daude. Graduak oraindik zehazteko daude.
Eskerrak: Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteko eskalada sailari eta bereziki, Stig Larrañaga, Iosu Ulazia, Josean Jauregi, Sinboren Alkain eta Marijo Arrietari.
Boga-Boga 1. luzea
Boga-Boga 2. luzea
Aupa, aurrekoan Boga-boga bidea igo genuen, ur tanta eta fisuretatik batez ere igoaz doan bidea, azken luzea diedro ederra. Bigarren luzean, ur tantetaik eskubiko fisurara pasatzeko pasagune fina, Ao egiteko aukera badago. Goiko diedroa ederra, baina zalantza daukagu bidea nondik doan. Guk diedro barrutik igo genuen, baina zalantza dut txemaren diedroaren bariantea ez ote zen, edota biek amaiera bera dute?
ErantzunEzabatuEskerrikasko.