Ogoñoko MUTATA bide "mitikoak" metamorfosi handia jaso du azken honetan. Berrekipazio baten barruan txapa gehienak desagertu egin dira. Ezinbestekoak dira friend eta fisureroak bidea errepikatzeko. Badirudi bidearen itxura berri hau erabaki pertsonala izan dela eta ez bertako eskalatzaileekin adostutakoa... (2015-10-12) Berrekipazioaren arduraduna Bizkaiko Mendizale Federazioaren "Comité de Equipamiento" taldea da, orduan ez dirudi erabaki pertsonala.
Memoriaren 9. orrialdean Mutata bideari buruz itzegiten du.
"Mutata.6a,V,6a,6a+. Desequipamiento del material antiguo, limpieza de fisuras y reequipamiento de reuniones y 2/3 seguros por largo. Vía de autoprotección."
Orain dela hamabost bat egun eskalatu genuen eta friend eta fisureroez gain oso gomendagarria +/-6 baga mehe eta rigidoak ematea (jositako horiek ondo doaz), babesteko zailak diren hainbat pasartetan estuasunetik ateratzen dizute, hori bai patxaraz begiratu behar harroka zubien kokalekua baina egon badaude.
ErantzunEzabatuEskerrik asko!! web honetan zabaltzen dezun informaziogatik, hainbatetan izan degu baliogarri.
Eskerrak zuri, bidea errepikatzeko zure ekarpena oso baliagarria da.
ErantzunEzabatu