Zer kontatu Txindokiri buruz... ia dena esana dago, bainan...
Lehena berezko izena Larrunarri dela edo goierrin Ñañarri ere deitzen diotela, guretzako beti Txindoki izango dela eta oso orijinalak izan gabe, mendi kuttuna.
Mendebal ertzara edo hegoaldeko bideetara iristeko, oria iturriko ohizko bidea jarraitu behar dugu. Ordu erdi eta gero biurgune batean gaude mendiaren mendebal bizkarrean. Ohizko bidea pinudi eta ataka bat jarraitzen du oria iturri aldera, gu berriz gora jo dehar dugu, belar malda batetik, Txindokiren ertza goian dugula. Ertza baino lehen Amitziko haitzak iparraldetik pasako ditugu bidezidor batetik. Ordu bat eta izardi litro batzuk eta gero ertzaren basean egongo gara.
Ertza bukatu eta hegoaldeko bideetara urbildu nahi badugu ertza bertatik jaisteko rapelak daude, azkeneko bilgunetik pixka bat aurrerago gailurrerako bidean. Bigarren rapela soka batekin egitea badago bainan azkeneean destrepe erraza bat egin beharko dugu. Oinez jaitsi nahi badugu Petrel bidearen bukaeratik aurrera bira bat hartzen da kanal batetik jaisteko. Kanala ez da zaila bainan belarra eta harriekin kontuz ibili behar da.
6. bidea ez dakit ziur goraino doan edo ez. Batean egin genuen eta hor gelditu ginen ekipamendu gehiagorik ez genuelako ikusten.
7. bidea krokis batetik aterata dago eta ez dakit ziur ere existitzen den edo ez, baino oraingoz markatu det eta egunen batean egiten edo bilatzen saiatuko gara.
Egural lepoko harkaitzean kokatua dagoen plaka oroigarria. Beraiek ere Txindokin eskalatzen ordu ederrak pasa zituzten... gu bezala.
Amitzitik Txindokiko mendebal ertza otsaileko arratsalde eder batean.
Txema bidean 2. luzeko babaresa mitikoa.
Galderatxo bat. Aurrekoan baratza bidea egitekoasmoz joan ginen txindokira eta egia esan, ez dakit ongi sartu ginen ala ez. Agian nahastuta 6ean sartu ginen. Lehen luzean ez genun ezer topatu, bigarrenean 4 bat parabolt (itxasgarritasunezko luzea) eta 3. luzea egiten hastean buelta eman genun, lehen segurutik bigarrena oso urruti zegoelakoan. beraz egia esan ez dakit baratzan edo aldamenekoan aritu ginen. (Hori bai, 2. bilgunean ginenean metro batzuk eskubira linea bat ikusi genuen, nik uste spitak zirela). Gure zalantza argitzerik bazenu, mila esker aldez aurretik.
ErantzunEzabatuBarkatu ain berandu erantzuteagatik. Baratzako lehen luzean ez daude segurorik. Baratzako seguroak paraboltak dira eta 6. bideakoak spitak direla usten dut. Beraz zuek eskalatzen ari zineten bidea Baratza dela usten dut. Eskerrikasko bloga jarraitzeagatik.
Ezabatu