Krokisa gutxigoraberakoa da eta eremua kirol-eskaladatik kanpo kokatu dezakegu !!
Lasarte Anaiak ºTxominº bidea zabaldu zuten horma hauetan 2001ean, Ezkaurre azpian dago Txomin Lasarteren oroigarria eta Eginoko hormentan gelditzen da baita ere bere izena harkaitz eder hauekin lotuta.
Antxon Gorrotxak ere lan ederra egiten ari da zailtasun erdiko bideak zabaltzen. Ezkertzen da, kirol eskaladaren aroan, desplomeetatik kampo bide berriak egiteko aukera edukitzea.
Hemen Antxon berak egindako krokis zehatzak.
Traizio trikibat egingo diot. 80eko hamarkadaren erdialdera ateratako Antxonen bi argazki Eginon bertan, Astorean hegoaldeko bide klasikoan. Zorionak eta eskerrikasko bideengatik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina