Oso alper gabiltza blog honetan, eskerrak gure lagunak bai gogotsu dabiltzala eta informazioa bidaltzeko prest dauden.
2013eko Urriaren 20ean
Koldo, Unai eta Iker.
“Amona” bidea 200m IV+
Lehen luzea aristatik hasi beharrean, apur bat eskubiragotik zuhaitz batzuetatik hasi. Plaka batzuetatik ezkerretarantz igo ertzaren bila. Ertzak duen tetxoa baino lehen eskuinetarantz sartu zuhaitz eder batetara, bertan 1.go bilgunea eginez. (25m, 4b)
Bertatik bi aukera daude:-lehena tetxora berriro ezkerretara jo eta berau pasatzea. Eusleku onak ditu, hau pasa ondoren asko errazten da.
-bigarren aukera, bilgunetik eskuinerantz ateratzea trabesian eta tetxoa amaitu ondoren gorantz joatea. Bigarren aukera honek jarraikortasun gehiago du. Bertatik zuhaitz batetara iristen gara, bertan bigarren bilgunea montatuz. (25m, 4c)
Hirugarren luzea, zuzenean gorantz, paretean dagoen arte Eder bat pasa behar dugu, jarraian eskuinerantza, beti ere bertikalidade gehiena bilatuz. Artea pasa ondoren asko errazten da. Hirugarren bilgunea arroketan montatu. (35m, 3c/4b)
Laugarren luzea, ertza bilatuz eskalatu, parean dagoen monolitora bista ederrak (oso oso bertikala da). Luzea nahiko etzana eta sokek asko rozatzen dute. Beti tentekotasuna bilatzen joan, bertan aurkitzen baita arroka onena. Bilgunea arroketan montatu. (40m, 3c/4a)
Bostgarren luzea, plaka tenteenak bilatuz igo. Plaken alboetatik askoz errezago igo liteke, baina plaketatik igotzeak pena merezi du. Bilgunea berriro ere arrokazko errepisatxo batetan. (55m, 4b)
Azken luzean, plaka etzanetatik eta terreno errazetik tontorreraino. (20m, 3c/4a)
Materiala: Ez dago ezer finkorik. Arrokak aukera asko ematen ditu, eta beti dago zailtasun gutxiago bilatzeko aukera. Baga luzeak ongi datoz. Friend eta fisureroak.
Arroka ona dago zati tenteenetatik joanez gero.
Hurbilketa: Iturrimurri espoloiaren eskubian aurkitzen da, beraz hurbilketarako informazioa oso ongi dago Xabier Larretxearen blogean. Espoloia bilatu ondoren, erreferentzi onak dira, lehen bilguneko zuhaitz handia eta beronen ezkerretara dagoen tetxoa.
http://eskalatzeneus.blogspot.com.es/2013/11/egino-iturrimurri-espoloia-4c-185-m.html
Jeitsieraren informazioa ere bertan oso ongi dator.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina