Altzania bide berria zabaldu dute Ziordiako harkaitzetan. Marieta bidearen ondoan dijoa eta hiru luze ekipatuta ditu. Azken zatia Marieta bidearen berezko irteera orijinaletik egitea dago, bainan kontuz ibili behar dugu harkaitzrekin. Antxonek dion bezala beste "trepada silvestre" bat dugu Arbarako haitzetan.
2018-09-12
2018-08-11
2017-11-25
Eskalaezinen Zirkua, Eginon
Argazki batean ikusi ondoren tokia ezagutzeko gogo bizia sartu zitzaigun. Larreñigiko haitzetan dagoen sektore txiki hontan ekipatu gabeko bideak aurkituko ditugu. Sei bide, ia berreun metroko eskalada eta progresiorako sei parabolt. Bilgune guztiak ekipatuta daude. Fisureroak eta friend joko osoa eraman beharko dugu, zenbaki batzuk errepikatuta eramatea komeni da. Ia beti harkaitza lagun izango dugu seguruak sartzerakoan.
Urbiltzerako bide azkarrena "Berta" bidetik igotzea da, lau luzeak bitan eginez. Sektoreko beste bide guztiak ere erabili ditzakegu 2. Solairua igotzeko.
Orratzen gailurretatik ere irtetzeko aukera dago, Lapiaz bidearen azpitik pasatuz beste bide guztien irteerarekin bat egiteko. Esan beharra dago irteera sasiekin oso itxia egon daitekela eta garbiago izango da 2. Solairuko beste bideren bat erabiltzea.
Bideak izendatzeko inglesa erabili dugu eta musika izan da gai lotura, batez ere bertan dauden beste bideekin ezberdintzeko. Bideen ekipamendu maila ere ezberdina delako. Lehen bidea zabaldu genuen egunean Tom Petty hil zela ezagutu genuen, horregatik Ekialdeko horratzean dauden bideen izenak musikari honen kanta ezagunak dira. Eta zergatik Eskalaezien Zirkuaren izena? ba... Antxoneri galdetu.
Eskerrak: Igor Irazusta, Iosu Ulazia eta bereziki Antxon Gorrotxategiri egitasmo hau aurrera ateratzen laguntzeagatik. Baita ere Juancar eta Rafari, egun euritsu batean 2. Solairura igotzeko, beraien sokataldean sartzen uzteagatik.
Harvest Moon; bide atletikoa eta mendiko kutsua duena. Eskerreko sarrera Hells Bells bariantea errazagoa da, blokeak horma euskarri dutela daude. Zuhur ibili.
Hands Clean; teknikoagoa da, hatz fisuratxo batekin. Goiko partea errazagoa da bainan oso ederra.
ZZ Top; plaka fina eta pitzadura oso bertikala jarraitzeko, azken zati etzanagoa.
Joshua Tree; denetarik, diedroa, zeharkaldia, pitzadurak eta plaka. Bidean The Durutti Column harri bereziarekin topo egingo dugu, kontuz berarekin ez gehiegi tiratu. Exit irteeta hartu dezakegu zuzen jarraituz orratzaren gailurra eskubitik igarotzeko.
Free Fallin; lehen bidea, goiko partea pikoa da. Garbiketa eta gero Wildflowers sarrera sortu zen.
Learning To Fly; pauso morfologikoa zeharkaldian, besoak luzatu behar dira. Gero tximinia bertikala oposizio teknikak praktikatzeko.
Urbiltzerako bide azkarrena "Berta" bidetik igotzea da, lau luzeak bitan eginez. Sektoreko beste bide guztiak ere erabili ditzakegu 2. Solairua igotzeko.
Orratzen gailurretatik ere irtetzeko aukera dago, Lapiaz bidearen azpitik pasatuz beste bide guztien irteerarekin bat egiteko. Esan beharra dago irteera sasiekin oso itxia egon daitekela eta garbiago izango da 2. Solairuko beste bideren bat erabiltzea.
Bideak izendatzeko inglesa erabili dugu eta musika izan da gai lotura, batez ere bertan dauden beste bideekin ezberdintzeko. Bideen ekipamendu maila ere ezberdina delako. Lehen bidea zabaldu genuen egunean Tom Petty hil zela ezagutu genuen, horregatik Ekialdeko horratzean dauden bideen izenak musikari honen kanta ezagunak dira. Eta zergatik Eskalaezien Zirkuaren izena? ba... Antxoneri galdetu.
Eskerrak: Igor Irazusta, Iosu Ulazia eta bereziki Antxon Gorrotxategiri egitasmo hau aurrera ateratzen laguntzeagatik. Baita ere Juancar eta Rafari, egun euritsu batean 2. Solairura igotzeko, beraien sokataldean sartzen uzteagatik.
Krokisak egiteko argazkiak Antxon Gorrotxategirenak dira.
Hands Clean; teknikoagoa da, hatz fisuratxo batekin. Goiko partea errazagoa da bainan oso ederra.
ZZ Top; plaka fina eta pitzadura oso bertikala jarraitzeko, azken zati etzanagoa.
Joshua Tree; denetarik, diedroa, zeharkaldia, pitzadurak eta plaka. Bidean The Durutti Column harri bereziarekin topo egingo dugu, kontuz berarekin ez gehiegi tiratu. Exit irteeta hartu dezakegu zuzen jarraituz orratzaren gailurra eskubitik igarotzeko.
Free Fallin; lehen bidea, goiko partea pikoa da. Garbiketa eta gero Wildflowers sarrera sortu zen.
Learning To Fly; pauso morfologikoa zeharkaldian, besoak luzatu behar dira. Gero tximinia bertikala oposizio teknikak praktikatzeko.
2017-11-10
Pasabide, abentura bidea Ziordian.
Iker, gure kolaboratzaileak, pasa den urtean Ziordiako hormetan egindako bide berri baten aipamena bidali digu, "Pasabidea" 325m V.
"Batean Kale, Bestean Bale" Eginoko bidearen kutsu berdina duela ematen du. Zailtasun handirik gabeko bidea bainan seguru finkorik gabe ibilbidea bilatu beharra.
Mendiko bidea edo orain esaten den bezala, Abentura bide bat.

PASABIDEA
325m V
Landaredia saihestuz joan beharreko bidea.
Eskalatu beharreko zatiak onak dira, batez ere bigarren luzea. Azkenak ere badu
bere xarma.
Hurbilketa: Ziordiako espoloira jo, berau pasa eta 2. gune harritsura iristean
hito batekin markatua dago, menditik jeisten den kanala. Sarrera larrak itxi
dezake, guk nola ahala ireki genuen bidea. Bestela ezkerreko hormatik gora jo
daiteke, goran ikusten den espoloirantz.
Paretetik urrunduz gero garbi ikusten da jarraitu
beharreko espoloia. Sarrerako diedroa eskalatu nahi izanez gero sastrakak
kentzeko makil luze bat basotik hartzea ongi dator.
1go luzea: 40m, IV+eko zailtasuna, lehen 15 metroak eskalatuaz, gainontzekoak
oinez. Hormaren eskuinaldean, hormatik jeisten den kanalaren hasieran 8 metro
inguruko diedro bat dugu, beronen zailtasuna IV+. Erraz babesten da, kontuz
irteeran harri autsiren bat badago. Arte batzutara iristen zara, bertatik
aurrera egin bide errazetik plataforma batetara, bertan lehen bilgunea.
2. luzea: 50m, Vko zailtasuna. Luzerik gogorrena eta mantenduena. Bilgunetik
zuzen gora, pausurik gogorrena hasieran, eusleku onetara iritsi aurretik.
Berauetara iristean, gainean ikusten dugun, fisura diedrorantz igo. Bertan
barnekaldetik beharrean, eskuineko lajatik igoz gero hobe da. Diedro barnean
solte dauden blokeak baitaude. Diedroak arte handi batetara garamatza. Berau
ezkerraldetik inguratu behar dugu. Jarraian zuzen gora beste plataforma batean
bilgunea ezarriz.
3. luzea: 50m, IV+ko zailtasuna. Bilgunetik untzaren ezkerraldetik gora joko
dugu. Harrokarekin kontuz joatekoa. Luze honekin, espoloia amaiera arte igoko
dugu, amaieran ertz horizontal erraz bat jarraitzen dugu.. Berau amaitzean apur
bat gora eta ezkerrera jo, beste espoloi baten bila. Lizar batetan 3. bilgunea
montatu.
4. luzea: 40m, IIIko zailtasuna. Bilgunetik ezkerrerantz eta gorantz joko dugu.
Ezkerretan goikaldean ikusten den espoloi nagusiko lepo batetarantz.
Honetarako, bilguneko espoloitxoa zeharkatu ostean, hurrengoaren bila joko
dugu, honetarako belar eta larra dagoen tarte bat zeharkatu hurrengo espoloian
gorantz joaz. Arroka trinkodun zatian bilgunea montatu.
5. luzea: 45m, III+ko zailtasuna. Bertatik garbi ikusiko dugu espoloiaren
bestaldera pasatzeko pasabidea. Bertarantz joko dugu, arroka trinkodun zati
batetatik. Lepora iristean kontrapesoan aseguratzaileak jeitsi beharko gaitu
rapelik ez montatzeko. Rapelik montatu nahi ez badute 2.ez doazenek, lepora
iritsi aurretik espoloia ezkerretaranzko trabesiaz zeharkatu beharko dute
(inbertida onak dituen zatia). Trabesia hau egin ahal izateko aurretik sokak
espoloiaren bestaldera pasa beharko dira. Bilgunea bestaldeko plaka etzanetan
muntatu.
6. luzea: 55m, IV+ko zailtasuna, bilgunetik espoloiaren ezkerretara geratzen
diren hormei begiratuz gero diedro bat ikusiko dugu, bertara jo II+. Diedrotik
zuzen jarraitu, harroka begiratzeko zatia. Horma tente baten oinean bilgunea
montatu.
7. luzea: 45m, IV+ko zailtasuna, bilgunetik atera bezain laister pasagune fin
bat dago, eskuinetik ezkerreko euslekuak hartzeko. Bertatik zuzen gora amaiera
arte.
Jeitsiera: Iturrimurri espoloiaren jeitsieraren bila jo ezkerretarantz edota
ziordiako espoloirantz jo eskuinera joanda.
Materiala: Friend eta fisurero jokoa. Bilguneetarako materiala.
2016-10-15
Koldo, Unai eta Iker
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)