2011-04-20

ANA bide berria Sta. Barbaran

ANA BIDE BERRIA
Fisura Itsasoren eskubira bide berria zabaldu da, seguru kimikoekin. Goiko deskuelgea berria da eta Fisura Itsaso bidearentzako oso aproposa gelditu da. Gradoa oraindik zeazteko badago ere 7a-ren bueltan ibiliko da.
Esan beharra dago, Gradas bidean sasiak eta adar batzuek garbitu egin direla eta prest dagoela eskalada klasikoa gustoko dutenentzako.


2011-04-07

SANTA BARBARA hernani

AZKEN AURREKO sektorea

Santa Barbara goiko partean bide berriak zabaldu dira, Gokyo bidearen ezkerretara dauden Blanka eta Urnieta Trakatraka... tra ondoan. Urnieta Trakatraka... tra bidea goiko partean luzatu egin dute eta ezkerretara beste bi bide zabaldu dira bukaera berdinarekin.



2011-04-04

SANTA BARBARA hernani

THAILANDIA sektorea

Santa Barbarako Thailandia sektorean, hesi bat jarri da zuhaitzen adarrekin ardiek bideen basera ez sartzeko. Mesedez hesia zaindu eta zirrikituren bat ikusten badezute bertako adarren bat artu eta hesia konpondu, sokak eta katu oinak eskertuko dute.



2011-01-18

AIAKO HARRIA Muganix

Aiako Harriaren Muganix gailurrera zabaldutako bide baten berri ematera goaz. Bidea ez da berria bi urte edo baditu, eskalada artifiziala eta librea nahasten ditu ez egokia den harkaitz nahiko hautsian. Ekipatzeko nahiko material gehigarria eraman beharko dugu. Aipatzekoa da harkaitza ez badela oso ona parajeak benetan merezi duela. Aipatutako zailtasunak oraindik ez dira benetakoak, jendearen errepikapenen zai.
marrazkia Juancar Sanz

Urbilketa Muganix gailurrean hasten da. Txurrumurruko norabidean bigarren korridorea hartu behar da jaisteko eskubialdera, destrepatu bide nabarienatik.
Beste aukera bat dugu Muganix gailurreko buzoiatik 40 metro jaitsi Jaizkibel mendiko antenen norabidean rapel baten bila.
Materiala: 16 espres, fisurero jokoa, frienak eta mikrofrienak, hiltze txikiak (lehendabiziko paraboltera igotzeko), zinta luzeak eta kordinoak.

L1 – Eskubialdera atera, kobazuloa baino lehen plaka hautsi batetik igo fisura horizontal bateraino, hiltze baten bila, V+. Parabolt batetik jarraitu hiltze batzuetara, ezkerratik irten diedro txiki batera, horma eroria utziaz, A2+. Jarraitu beste diedro batetik R1raino, IV.
L2 - Eskubira atera zulo bateraino V+/IV+, laja batzuetatik jarraitu eskubialdera, belarrarekin estalita dagoen gune bateraino, ezkerretara bueltatu espoloi batetik R2raino, V+.
L3 – Eskubira joan eta fisura batetik igo parabolt bateraino, A2. Plaka bat igo gero diedro etzan batetik repisa batera iristeko, V+. Horma hautsi bat igo eta eskubira oinez jarraitu R3ra, IV. Azkeneko luzeera ez dirudi oso zaila era askean eskalatzeko.