2015-08-29

Ranero, Mar de Tiempo bide berria

Carlos eta Iñaki sokalagunak Raneroko hormatzarrean bide berri bat zabaldu dute, Mar de Tiempo. Bide batez Iñakik Raneroko bideen krokis orokorra aurkezten digu, bertako eskaladak guregana urbiltzeko. Eskerrikasko informazioagatik ea bertara joateko aukera dugun, ori bai bideen graduazioa ikusita... eskalatu behar da!!




2015-07-13

Epi eta Sherparen plaka

Epi eta Sherparen plaka erretiratu dute Txindokiko Egurral lepotik. Federazioaren oharrari jarraipena eginez, familia bera izan da plaka erretiratu duena. Hemen informazio osoa.
http://mendienartean.blogspot.com.es/2015/07/retirando-placa-en-recuerdo-de-epi-y.html
Hunkigarria benetan Epiren argazkia Alpamayo igotzen Ferrari bidetik.
1988ko abuztuan Alpeetan egindako argazki batzuk:

Pelvoux 3.932m, Glacier des Violettes.

Ailefroide, soka biltzen.

Ailefroide, boulder egiten.

Barre des Ecrins 4.102m

Mont Blanc 4.810m. gailurrean eserita kranpoiak atontzen

 Gouterreko ertzan

Bossons glaziarreko izotzari gogor ematen


2015-05-19

Asezinak, bide berria Eginon

Iker eta bere lagunak jo ta su dabiltza. Oraingoan Eginora goaz, Amona bidearen ondoan Asezinak zabaldu dute. Frienak eta fisuak hartu eta seguru finkorik gabeko eskalada egiteko aukera ederra, bejondeiela!!

“Asezinak” bidea  120m V-

Nola iritsi:
Amona bidea erreferentzi hartuta, gerturatzen goazen bezala, beronen eskuinean dagoen espoloira jo. Gerturatzen garen moduan, eroritako enbor bat ikusiko dugu. Beronen atzean dago hasiera.
Bidea:
1.go luzea, 50 metroko luzea, 5a-ko zailtasunekoa. Orokorrean fisura eta lajatatik doa, bidean zehar pausu pare bat gogorragoak, fisura sistema batetatik bestera igarotzeko orduan. Seguruak sartzeko aukera handia ematen du. Luzea, erreferentzi bezala hartzen den enbor erori baten atzetik hasten da, zuzenean gorantz, behealdean dagoen landaredia saihestuz. Fisura sistema baten bidez, pareta erdialdean dagoen erkametz batetarantz igo. Beronen ezkerretarantz fisura sistemak gorantz jarraitzen du. Lehenego espoloi hau gainditzean, goran bi zuhaitz eder daude bilgunea jartzeko.
2.go luzea, 50 metroko luzea, zailtasuna erraztuz doa gorantz goazen moduan. Bilgunetik zuzenean ertzetik jarraitu beharrean (arte handi batzuk bidea isten dute), eskuinetarantz apur bat jetsiaz trabesia egin behar da, 4b-ko zailtasuna, kanal moduko batetik gora joanda, diedro polit batetan sartzen gara, 4a-ko zailtasuna. Diedroa behin gaindituta, bidea etzaten hasten da, 3c. Beste erkametz batetan bigunea muntatzen da.
3.go luzea, 40 metro, 4a-ko zailtasuna. Bilgunetik Amona bidea doan ertzaren bila ateratzen gara, beti ere gune bertikalenak bilatuz, bertan baitago arroka onena. Bilgunea ertzan bertan muntatu.
4.go luzea, 60 metro, 3c/4a zailtasuna. Zuzenean tontorreraino ertzeko plakatxoetan gora. Zailtasunik gabe. Bista politak ezkerreko paretetara.
Jeitsiera:
 Amona bidearen berdina. Behin tontorrera iristen zaren bezala, eskuinerantz jo, hau da, Ziordia alderantz. Lepo batetatik behera bidea puntu gorriz markaturik dago. Ez dago galbiderik.
Materiala:
Friend jokoa, Fisurero jokoa, eta bagak.

2015-5-9
Iurgi, Lauren eta Iker

2015-05-03

Eskalada Topaketa Santa Barbaran


Datorren ekainaren 13an Donostiako Club Vasco de Camping mendi taldeak eskalada topaketa antolatu du Santa Barbarako harkaitzetan. Orain dela 5 urte antzeko ekintza egin zen mendi taldearen 60. urtemuga ospatzeko.
Goizeko 10etatik aurrera ekingo zaio eskaladari arratsaldeko 8rak arte eta bukatzeko gaueko 9etan afaria egingo da Elutxeta sagardotegian.
Izen ematerakoan mendi taldeko bazkideak 15€ ordaindu behar dute eta besteok 20€.

Kartel ofiziala

Topaketarako argitaratuko den triptikoa