2013-02-20

Vignemale - Perdido

Alper gabiltza sarrera berriak sartzen blog honetan!!
Udaberria etortzerako zeozer gehiago mugituko dela uste dut. Txoritxoren batek kontatu dianez, neguak biluzitako ardaxka batetik lehen aldiz eskalatzaile batzuk ikusi homen ditu bere traste guztiekin. Agian urrutira joan gabe gauz berriak eskalatzerik badago... berriak eta ez oso zailak, hor homen dago gakoa, ez?
Neguko azken egun ilunak igarotzeko gidaliburu zahar bat eskuratzen dizuet. 1968an plazaratu zuen Centre Excursionista de Catalunyak gaztelerako edizioan. Betiko Olivier gida, belaunaldi askotako biblia.

 
Aurkibidearen zenbakiak jarraitzeko, portada eta gidaren sarrera azkeneko orrietan jarrita daude.

2012-11-22

Sobron Tepui sektorean bide berriak

Haize berriak datoz hegoaldetik!
Sobron eskalada eskolako bideak ekipatuta daude kirol eskalada seguru eta kalitatekoa egiteko moduan. Orain berriz erdi-ekipatutako bideei buruzko notizia etorri zaigu, bide hauek Tepui sektoreko eskubialdean aurkitzen dira. Oraindik ez ditugu probatu bainan ezinhobeak dirudite katxarreatzeko, pasabide batzuetan paraboltak aurkitzen dira.
Bilguneak ekipatuak daude jaisteko.


Eskerrikasko Gorri

2012-11-15

Zaharberritze lanak

Club Vasco de Camping taldeko eskalada sailekoek zaharberritze lanetan ibili dira San Markos eta Santa Barbaran.
San Markosen deskuelgeko bi mosketoi eta zortzi txapa aldatu dituzte, Santan berriz, zortzi deskuelge kendu eta inox. berriak jarri dira.







Esker mila CVC eskalada sailari