2011-10-03

Ibilgailuen debekua Leitzaranen

Uda honetatik aurrera Leitzaraneko bide gorria edo berdea, ez dakit zihur ze kolorekoa den, motordun ibilgailu baimenduek bakarrik erabili dezakete.
Eskalatzailentzat ez da garrantzizkoa aldaketa hau, Amasolan eskalatzerakoan kotxea edo furgoa beti Otietako parkean uzten genuelako. Ironia puntua. Beno zera da, pie de via aldatu dela eta orain bi kilometro exkak paseatu beharko ditugula, kontuz isunekin! eta pixka bat ibili! osasungarria delako.


2011-09-23

JAXINTA

Santa Barbarako Gradas sektorean bide asko zabaldu edo eta berrireki dira aurten. Baten berri emango dugu, Jaxinta bidea. Beste guztiekin konparatuta seguru finkorik ez du, beraz fisuak eta frienak erabili beharko ditugu. Goiko partean Sobra Kanto bidetik irtetzen da ekipatua dagoen plaka fin batetik.


  

Bidearen beheko partea
Sobra Kanto plaka


 Eskerrikasko Rafa, bidearen garbiketa, lehenengo igoera, krokisa eta argazkiak bereak dira.

2011-07-28

SOBRON araba

Aurten ere, Esfinge sektorean marra berriak zabaldu ditu Luis Angel Rojo Gorri, ekipatzaile nekaezinak. Krokis berria eskuratu dugu eta benetan eremu paregabea gelditzen ari da eskalatzaile lurtarrentzat.