2011-09-23

JAXINTA

Santa Barbarako Gradas sektorean bide asko zabaldu edo eta berrireki dira aurten. Baten berri emango dugu, Jaxinta bidea. Beste guztiekin konparatuta seguru finkorik ez du, beraz fisuak eta frienak erabili beharko ditugu. Goiko partean Sobra Kanto bidetik irtetzen da ekipatua dagoen plaka fin batetik.


  

Bidearen beheko partea
Sobra Kanto plaka


 Eskerrikasko Rafa, bidearen garbiketa, lehenengo igoera, krokisa eta argazkiak bereak dira.

2011-07-28

SOBRON araba

Aurten ere, Esfinge sektorean marra berriak zabaldu ditu Luis Angel Rojo Gorri, ekipatzaile nekaezinak. Krokis berria eskuratu dugu eta benetan eremu paregabea gelditzen ari da eskalatzaile lurtarrentzat.

2011-05-05

JENTILBARATZA aralar

1980eko harkadan kirol eskaladaren eztandarekin jaio zen eskola edo ºUnibertsitateº hau. Ataun San Martinen kokatua dago erdigunetik oso urbil, utzitako arrobi baten atzean, Aitzarte aranean.
Bilgune guztiak ekipatuta daude rapelatzeko. Bide zaharretan noizean behin 8mm-ko ºspitº hordoilturen bat aurkituko dugu. Ea denborarekin ºgradu baxukoº bideetako segurtasuna bide moderno eta zailagoko segurtasunarekin parekatzen den.
Horma honetako hiru krokis ditugu bertako eskaladaren eboluzioa ikusteko. Krokis berria Mikel Saez de Urabainek egindako krokis batetik aterata dago aldaketa batzuekin. Zihur erabat biribila ez dagoela, akatsak barkatu, hobetzen saiatuko gara.





140. Pyrenaica zenbakia 1985ean



1990ko hamarkadan

Informazio gehiago: