2010-11-07

SANTA BARBARA hernani

ERRAUSKETARIK EZ!!
Aste honetan errausketaren aurkako ekintza egin da Santa Barbarako haitzetan. Pankarta bat jarri dute Itsaso Fisuraren ezkerretako horman, Andatzari begira, mendi honen magalean eraiki behar dute errausketa planta.

HERNANIKO KRONIKA
Santa Barbarako eskalatzaileak ere, erraustegiaren aurka.
2010/11/09 - Asteartea
Joan den ostiraletik, erraustegiaren aurkako pankarta ikusi daiteke Santa Barbarako hai­tzetatik zintzilik. Errausketarik ez jartzen du zehazki. bertan eskalatzen aritzen diren zenbait eskala­tzailek jarri dute. Azaldu dutenez, pankarta Zubietara begira dago, hau da, erraustegia jarri nahi duten tokira begira.


ATEZ ATE informazioa

OGOÑO bizkaia

ERRAUSKETARIK EZ !!
Bide berri bat zabaldu da Ogoñoko itsaslabarrean, Zubietan eraiki nahi den Errausketa plantaren aurka.

Andoni Arabaolaza GARA 2010-11-22
Mikel Gilleneak eta Patxi Azpirotzek marra berri bat sortu dute Ogoñon: «Errausketarik ez» (200 m). Bidea zabaldu duten eskalatzaileok aurreratu digutenez, Ogoñoko marra luzeenetarikoa da; guztira zazpi luze ditu.
Hasteko, beheko erlaitzera iristeko, «Josu Gartzia» bidearen rapeletik jaitsi behar da. Protagonistek eurek diotenez, lehen bi luzeetako arrokaren kalitatea izugarri ona da; «harriak kosk egiten du». Hirugarren luzearen hasiera, berriz, eskasa dela gaineratu dute; aldiz, segituan egiten du hobera. Hain zuzen ere, «Gaviotas» bidea hasten den tokira heltzen da.
«Gaviotas» bidean metro batzuk egin eta gero, ezkerrera dagoen diedro batera joaten da; luzearen amaiera, berriz, «Gaviotas» bidean bertan dago.
Bosgarren luzeari dagokionez, «Errausketarik ez» bidea sortu dutenek diote diedro bertikal bat eskalatu behar dela: «Harriarekin kontuz ibili behar da, baina, oro har, esan genezake oso luze ederra eskalatzeko aukera dugula. Bilera, berriz, zuhaitz handi batean egin beharra dago».

ATEZ ATE informazioa

2010-11-02

SOBRON araba

Azkenean Museo del Agua sektoreko bideen izenak eta gradoak eskura ditugu. Negurako oso aproposa den eskalada gunea prest dago. Sobronen bi sektore ditugu estreinatzeko zai, eguraldi nahiko egonkorra izaten da hemen, goiz frexkoak edo ondo esan da, otzak, baino goizerditik aurrera eguteran eskalatzeko eguzki goxo-goxoa.
Kontuz harriekin !!
Bide berriak dira eta kaskoa erabili !!

1.    LONDON COLING    6a+ y 6a  (60 metrotako sokarekin rapelatzea dago)
2.    LA KOSTRA NOSTRA   7a+  (6a+ lehen elkargunera, 18 m)
3.    FREE TÁLON     7b?
4.    GAROÑA BUKATU DA   7a+
5.    MACEO PARKER   6b+
6.    RAYAS Y CENTOLLOS   7a
7.    AGUJERO EN EL MONEDERO   6b
8.    MOMENTUZ ETXEAN   6c
9.    CALLEJON DE CACEROLAS  6b+
10.  FISUTERAPIA   6c+
11.  ROSSO & ROSSEN   7b?
12.  VARIANTE PATILLÉ   6a  (5 bidetik hasi eta zeharka 7 bideraino)
13.  Proiektua edo asmoa 2 eta 5 bide bukaeratik 9, 10 eta 11 bideetara joateko.

Esfinge sektorean AYAKUIDAUS bidea ekipatu eta Gorrik idatzi duen bezala...
"con esta linea daré por concluida esta temporada de aperturas, y en primavera seguramente saldrán dos más en la cueva, y organizaré una kedada amplia para dar a conocer el txoko, contrastar y consensuar grados, birras, etc..."