2017-11-10

Pasabide, abentura bidea Ziordian.

Iker, gure kolaboratzaileak, pasa den urtean Ziordiako hormetan egindako bide berri baten aipamena bidali digu, "Pasabidea" 325m V.
"Batean Kale, Bestean Bale" Eginoko bidearen kutsu berdina duela ematen du. Zailtasun handirik gabeko bidea bainan seguru finkorik gabe ibilbidea bilatu beharra.
Mendiko bidea edo orain esaten den bezala, Abentura bide bat.


PASABIDEA 325m V
Landaredia saihestuz joan beharreko bidea. Eskalatu beharreko zatiak onak dira, batez ere bigarren luzea. Azkenak ere badu bere xarma.
Hurbilketa: Ziordiako espoloira jo, berau pasa eta 2. gune harritsura iristean hito batekin markatua dago, menditik jeisten den kanala. Sarrera larrak itxi dezake, guk nola ahala ireki genuen bidea. Bestela ezkerreko hormatik gora jo daiteke, goran ikusten den espoloirantz.
Paretetik urrunduz gero garbi ikusten da jarraitu beharreko espoloia. Sarrerako diedroa eskalatu nahi izanez gero sastrakak kentzeko makil luze bat basotik hartzea ongi dator.
1go luzea: 40m, IV+eko zailtasuna, lehen 15 metroak eskalatuaz, gainontzekoak oinez. Hormaren eskuinaldean, hormatik jeisten den kanalaren hasieran 8 metro inguruko diedro bat dugu, beronen zailtasuna IV+. Erraz babesten da, kontuz irteeran harri autsiren bat badago. Arte batzutara iristen zara, bertatik aurrera egin bide errazetik plataforma batetara, bertan lehen bilgunea.
2. luzea: 50m, Vko zailtasuna. Luzerik gogorrena eta mantenduena. Bilgunetik zuzen gora, pausurik gogorrena hasieran, eusleku onetara iritsi aurretik. Berauetara iristean, gainean ikusten dugun, fisura diedrorantz igo. Bertan barnekaldetik beharrean, eskuineko lajatik igoz gero hobe da. Diedro barnean solte dauden blokeak baitaude. Diedroak arte handi batetara garamatza. Berau ezkerraldetik inguratu behar dugu. Jarraian zuzen gora beste plataforma batean bilgunea ezarriz.
3. luzea: 50m, IV+ko zailtasuna. Bilgunetik untzaren ezkerraldetik gora joko dugu. Harrokarekin kontuz joatekoa. Luze honekin, espoloia amaiera arte igoko dugu, amaieran ertz horizontal erraz bat jarraitzen dugu.. Berau amaitzean apur bat gora eta ezkerrera jo, beste espoloi baten bila. Lizar batetan 3. bilgunea montatu.
4. luzea: 40m, IIIko zailtasuna. Bilgunetik ezkerrerantz eta gorantz joko dugu. Ezkerretan goikaldean ikusten den espoloi nagusiko lepo batetarantz. Honetarako, bilguneko espoloitxoa zeharkatu ostean, hurrengoaren bila joko dugu, honetarako belar eta larra dagoen tarte bat zeharkatu hurrengo espoloian gorantz joaz. Arroka trinkodun zatian bilgunea montatu.
5. luzea: 45m, III+ko zailtasuna. Bertatik garbi ikusiko dugu espoloiaren bestaldera pasatzeko pasabidea. Bertarantz joko dugu, arroka trinkodun zati batetatik. Lepora iristean kontrapesoan aseguratzaileak jeitsi beharko gaitu rapelik ez montatzeko. Rapelik montatu nahi ez badute 2.ez doazenek, lepora iritsi aurretik espoloia ezkerretaranzko trabesiaz zeharkatu beharko dute (inbertida onak dituen zatia). Trabesia hau egin ahal izateko aurretik sokak espoloiaren bestaldera pasa beharko dira. Bilgunea bestaldeko plaka etzanetan muntatu.
6. luzea: 55m, IV+ko zailtasuna, bilgunetik espoloiaren ezkerretara geratzen diren hormei begiratuz gero diedro bat ikusiko dugu, bertara jo II+. Diedrotik zuzen jarraitu, harroka begiratzeko zatia. Horma tente baten oinean bilgunea montatu.
7. luzea: 45m, IV+ko zailtasuna, bilgunetik atera bezain laister pasagune fin bat dago, eskuinetik ezkerreko euslekuak hartzeko. Bertatik zuzen gora amaiera arte.

Jeitsiera: Iturrimurri espoloiaren jeitsieraren bila jo ezkerretarantz edota ziordiako espoloirantz jo eskuinera joanda.
Materiala: Friend eta fisurero jokoa. Bilguneetarako materiala.

2016-10-15
Koldo, Unai eta Iker

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina