2019-05-14

Belatz gorriaren habia Santa Barbaran

Aurten ere udaberri honetan, belatz gorriak (Falco tinnunculusSanta Barbarako haitzetan bere habia jarri du.
Gomendatzen da krokiseko 26. bidetik 30. bidera dagoen eremuan ez eskalatzera.
26. Sinestar
27. Joe Satriani
28. Larra anaiak
29. Buho
30. Ezin det


Belatz gorria (Falco tinnunculusFalconidae familiako hegazti harraparia da. EuropanAsian eta Afrikan asko zabaldutako espeziea da, noizbehinka Ipar Amerikako ekialdeko kostaldeetara ailegatzen dena.
Belatz gorria oso sarritan ikus dezakegun hegazti bat da. Izan ere, belatz gorria airean geldi ikustea arrunta da oso, haize gogorrenek jotzen dutenean ere harraparia behatu bitartean mugiezinik, zelatari. Adituak ez diren begientzat, ordea, uso batekin nahastu daiteke, oso tamaina antzekoak baitira biak. Edonola, hegazti liraina da, eta kolore gorria erraz ikus zaitzakegu.Euskal Herrian belatz gorriek bikote sendoak osatzen dituzte, baina haien fideltasuna beste hegazti harrapariek dutena baino txikiagoa da (bikotez kanpoko kopulak ikusi dira) (Martinez-Padilla, 2006). Belatz gorriaren ugalketa garaia martxoa eta maiatza artean hasten da, neguko migrazio mugimenduak amaitzen direnean (Martinez-padilla, 2006). Orduan, arrak haien lurraldeengatik borrokatzen dira, eta ohikoak dira oihuak, deiak eta arren arteko borrokak.
Ez dago argi hautespen sexualik badagoen baina, hala balitz, badirudi arren hego-luzera, lumadi argitsuagoa eta koloreen bizitasuna ezaugarri positiboak direla (Palokangas, 1994; Martinez-Padilla, 2006). Bikoteak osatzen direnean hegaldi ikuskizunak egiten dituzte eta bikoteen arteko deiak areagotzen dira. Gainera, gorteiatzeetan arrek emeei harrapakinak eramaten dizkiete (jokabide hau beste hegazti harrapari askotan ere ikusia izan denez arraren kalitatearen adierazlea dela uste da) (Mougeot et al, 2002).
Arrautzak apiriletik ekainera arte erruten dira (3 eta 7 arrautz artean). Arrautza hauek 31 mm inguruko zabalera eta 40 mm inguruko altuera izaten dute (enbrioi arrak dituztenak handiagoak dira) (Martinez-Padilla, 2006). Inkubazioaz emea arduratzen da batik bat (arrak denbora-tarte txikietan laguntzen dio), inkubazio-aldiak irauten duen 25 egunetan zehar. Arrautzak ez direnez aldi berean erruten kumeak ez dira aldi berean jaiotzen, eta horrek desabantaila bat suposatzen du azkenekoak jaio direnentzat. Izan ere, lehenago jaio diren txitekiko konpetentziak asko ahultzen ditu (Martinez-Padilla, 2006).
Kumeak 26-30 egunez egoten dira habian, eta epe horretan zehar gurasoek elikatzen dituzte: arrak habira harrapakinak eramaten ditu, eta emeak kumeen artean banatzen ditu. Behin habia utzita kumeak gutxi gorabehera 16 egunez gurasoen habiaren inguruan egoten dira eta azken hauek bazkatzen dituzte (Bustamante, 1994).

Wikipedia, entziklopedia askea

2018-09-12

Altzania, bide berria

Altzania bide berria zabaldu dute Ziordiako harkaitzetan. Marieta bidearen ondoan dijoa eta hiru luze ekipatuta ditu. Azken zatia Marieta bidearen berezko irteera orijinaletik egitea dago, bainan kontuz ibili behar dugu harkaitzrekin. Antxonek dion bezala beste "trepada silvestre" bat dugu Arbarako haitzetan.