2010-11-07

SANTA BARBARA hernani

ERRAUSKETARIK EZ!!
Aste honetan errausketaren aurkako ekintza egin da Santa Barbarako haitzetan. Pankarta bat jarri dute Itsaso Fisuraren ezkerretako horman, Andatzari begira, mendi honen magalean eraiki behar dute errausketa planta.

HERNANIKO KRONIKA
Santa Barbarako eskalatzaileak ere, erraustegiaren aurka.
2010/11/09 - Asteartea
Joan den ostiraletik, erraustegiaren aurkako pankarta ikusi daiteke Santa Barbarako hai­tzetatik zintzilik. Errausketarik ez jartzen du zehazki. bertan eskalatzen aritzen diren zenbait eskala­tzailek jarri dute. Azaldu dutenez, pankarta Zubietara begira dago, hau da, erraustegia jarri nahi duten tokira begira.


ATEZ ATE informazioa

OGOÑO bizkaia

ERRAUSKETARIK EZ !!
Bide berri bat zabaldu da Ogoñoko itsaslabarrean, Zubietan eraiki nahi den Errausketa plantaren aurka.

Andoni Arabaolaza GARA 2010-11-22
Mikel Gilleneak eta Patxi Azpirotzek marra berri bat sortu dute Ogoñon: «Errausketarik ez» (200 m). Bidea zabaldu duten eskalatzaileok aurreratu digutenez, Ogoñoko marra luzeenetarikoa da; guztira zazpi luze ditu.
Hasteko, beheko erlaitzera iristeko, «Josu Gartzia» bidearen rapeletik jaitsi behar da. Protagonistek eurek diotenez, lehen bi luzeetako arrokaren kalitatea izugarri ona da; «harriak kosk egiten du». Hirugarren luzearen hasiera, berriz, eskasa dela gaineratu dute; aldiz, segituan egiten du hobera. Hain zuzen ere, «Gaviotas» bidea hasten den tokira heltzen da.
«Gaviotas» bidean metro batzuk egin eta gero, ezkerrera dagoen diedro batera joaten da; luzearen amaiera, berriz, «Gaviotas» bidean bertan dago.
Bosgarren luzeari dagokionez, «Errausketarik ez» bidea sortu dutenek diote diedro bertikal bat eskalatu behar dela: «Harriarekin kontuz ibili behar da, baina, oro har, esan genezake oso luze ederra eskalatzeko aukera dugula. Bilera, berriz, zuhaitz handi batean egin beharra dago».

ATEZ ATE informazioa

2010-11-02

SOBRON araba

Azkenean Museo del Agua sektoreko bideen izenak eta gradoak eskura ditugu. Negurako oso aproposa den eskalada gunea prest dago. Sobronen bi sektore ditugu estreinatzeko zai, eguraldi nahiko egonkorra izaten da hemen, goiz frexkoak edo ondo esan da, otzak, baino goizerditik aurrera eguteran eskalatzeko eguzki goxo-goxoa.
Kontuz harriekin !!
Bide berriak dira eta kaskoa erabili !!

1.    LONDON COLING    6a+ y 6a  (60 metrotako sokarekin rapelatzea dago)
2.    LA KOSTRA NOSTRA   7a+  (6a+ lehen elkargunera, 18 m)
3.    FREE TÁLON     7b?
4.    GAROÑA BUKATU DA   7a+
5.    MACEO PARKER   6b+
6.    RAYAS Y CENTOLLOS   7a
7.    AGUJERO EN EL MONEDERO   6b
8.    MOMENTUZ ETXEAN   6c
9.    CALLEJON DE CACEROLAS  6b+
10.  FISUTERAPIA   6c+
11.  ROSSO & ROSSEN   7b?
12.  VARIANTE PATILLÉ   6a  (5 bidetik hasi eta zeharka 7 bideraino)
13.  Proiektua edo asmoa 2 eta 5 bide bukaeratik 9, 10 eta 11 bideetara joateko.

Esfinge sektorean AYAKUIDAUS bidea ekipatu eta Gorrik idatzi duen bezala...
"con esta linea daré por concluida esta temporada de aperturas, y en primavera seguramente saldrán dos más en la cueva, y organizaré una kedada amplia para dar a conocer el txoko, contrastar y consensuar grados, birras, etc..."

2010-10-29

SOBRON araba

Museo del Agua sektorea geldi dago bainan Esfinge aldean ez da giro!! Azkeneko berriek diotenez lau bide berri ekipatuak daude eta beste hiru bidean... batean sahiakera eginda dago eta seigarren gradoa oso goitik hartuko luke.
Gorrik bidali digu krokisa izen eta gradoekin, pixkanaka Esfinge sektorea forma hartzen ari da.
Kontuz harriekin !!
Bide berriak dira eta kaskoa erabili !!

  1. FAUNA HUMANA   6a, 6a. (2. luzeera plakatik, diedroa ikutugabe 6a+)
  2. ARGITAN   6b+, 6a+
  3. CASSIOPEA   2. luzeera 6b
  4. MUY FUNK   7a, 6a+
  5. LURK TELEMARK   6a+ azken txapatik aukera dago MUY FUNK elkargunera pasatzeko
  6. MUSICA EN LA NOCHE   6a
  7. AYAKUIDAUS   oraindik ekipatugabea 6c?? edo...
  8. ESTILO AL VINO   6b+
  9. RATONES COLORADOS   5c
10. PASTA O MINESTRONI   6b
11. EL FUCHICADOR   6b
12. KORTAPEDOS   6c
13. SEVENTING   6a 

2010-10-20

SAN MARCOS errenteria

Eskola oso lasaia, txikia eta erosoa, utzitako harrobi batean. Ibilbideak ez dira luzeak, gehienez 15 metrokoak. Boulder egiteko guneak badaude ere ¨sikatutako¨ presa batzuekin. Ekipamentua paraboltak eta kimikoak dira.
Bainan hemen ere jendea ez dago geldirik egoteko eta azken bolada honetan sektore berri bat ireki dute. Neguko giroa dator eta eguraldia uzten digunean etxeondoko eskolei etekina ateratzeko beste txoko eder bat.

 




 Eskerrikasko Sonia krokisengatik

2010-10-05

OGOÑO bizkaia

Udazkena etorri da eta Ogoñora eskaltzera joateko urte sasoia ere.
Krokisean Ogoñoko haitzetan azkenaldean zabaldutako bideak ere bertan daude, bainan, bide berriak marrazten ari dira gaur egun eta krokisa laster atzeratuta geldituko da.
Urbila eta basatia, haitzak eta kresala, eskalatzaileak eta kaioak... bejondigula!!


Eskerrikasko Patxi krokisarengatik 

2010-09-30

SOBRON araba

"Gorri" lanean jarraitzen du Sobroneko haitzetan. Udararen bukaerak berri ezin hobeak ekarri dizkigu Euskalherriko "mendebal urrunetik".


Museo del Agua sektoreko lanak. oraingoz, bukatu eta gero...


...sektore berri bateri ekin dio gogotsu eta hauek dira emaitzak.
Sektore berriari oraindik izen ofizialarik ez badu ere, komentatu zidan agian Esfinge izena jarriko ziola, eta bideen izenak ere oraindik airean badaude, txapak bertan daude eta paregabeko bideak ditugu eskalatzeko zai. Eskubiko aldean uda hasieran 20metroko lau bide ekipatu eta Esfinge bertan, ezkerraldean, bi luzaerako beste bide bat zabaldu eta gero, erdialdean goi mailako bideak zabaldu ditu. Goi maila ez da grado gogorrarengatik ez, bide berrien kalitatea oso maila altukoa delako baizik.
Bideen gradoak oraindik zehazteko daude.
Kontuz harriekin !!
Bide berriak dira eta kaskoa erabili !!
Urriak 7an Gorrik bidalitako krokis berria 

Hemen argazki batzuek, ez dira oso ikusgarriak bainan zer dagoen ideia emango digu. Beste batean argazki hobeagoak zintzilikattzen ahalegingo gara.
  
Esfingeren ezkerraldeko bidearen lehen luzeeran.
  Esfingeren ezkerraldeko bidearen lehenengo bilgunetik ateratzen.
 Esfingean 6b/+ko bidearen bilgunean.
Goiko plakan "nabigatzen".
Esfingean eskubialdeko 20metrotako plaka.
Gaur ere gaua erori da...

2010-09-23

SANTA BARBARA hernani

Aurten, Club Vasco de Camping donostiar mendi taldeak bere 60. urtemuga ospatzen ari da eta Santa Barbarako eskolan eskalada topaketa antolatu zuen ekainaren hasieran.


Ekintzarako krokis berriztatua aurkeztu zuten azkeneko bide berriak barne. Jende ezberdina dago bide berriak garbitu eta zabaldu dutenen artean, Xantako lehen eskalada topaketa antolatu da eta egunero eskalatzaile multzoak jarraitzen dugu karaitz harriari arramazka edo lantantzen, Santa Barbarako haitzak oraindik bizirik diraute... urte askotarako!!
 Esker bereziak Stig eta Josuri

2010-09-21

EGINO araba

Eginoko eskalada eskola Ilarduia eta Egino udalerrietan kokatzen da, Aizkorri mendilerroan, Olano mendiaren magalean. Krokis hau Egino ezkerraldean dauden hormak jasotzen ditu. Ezagun diran Usoa-Astorea eta Xabier bidea ezkerraldean eta eskubirago ain ezagun ez diren beste bide batzuek.

Krokisa gutxigoraberakoa da eta eremua kirol-eskaladatik kanpo kokatu dezakegu !!

Lasarte Anaiak ºTxominº bidea zabaldu zuten horma hauetan 2001ean, Ezkaurre  azpian dago Txomin Lasarteren oroigarria eta Eginoko hormentan gelditzen da baita ere bere izena harkaitz eder hauekin lotuta.
Antxon Gorrotxak ere lan ederra egiten ari da zailtasun erdiko bideak zabaltzen. Ezkertzen da, kirol eskaladaren aroan, desplomeetatik kampo bide berriak egiteko aukera edukitzea.
Hemen Antxon berak egindako krokis zehatzak.


Traizio trikibat egingo diot. 80eko hamarkadaren erdialdera ateratako Antxonen bi argazki Eginon bertan, Astorean hegoaldeko bide klasikoan. Zorionak eta eskerrikasko bideengatik.

TXINDOKI aralar

Zer kontatu Txindokiri buruz... ia dena esana dago, bainan...
Lehena berezko izena Larrunarri dela edo goierrin Ñañarri ere deitzen diotela, guretzako beti Txindoki izango dela eta oso orijinalak izan gabe, mendi kuttuna.
Mendebal ertzara edo hegoaldeko bideetara iristeko, oria iturriko ohizko bidea jarraitu behar dugu. Ordu erdi eta gero biurgune batean gaude mendiaren mendebal bizkarrean. Ohizko bidea pinudi eta ataka bat jarraitzen du oria iturri aldera, gu berriz gora jo dehar dugu, belar malda batetik, Txindokiren ertza goian dugula. Ertza baino lehen Amitziko haitzak iparraldetik pasako ditugu bidezidor batetik. Ordu bat eta izardi litro batzuk eta gero ertzaren basean egongo gara.


Ertza bukatu eta hegoaldeko bideetara urbildu nahi badugu ertza bertatik jaisteko rapelak daude, azkeneko bilgunetik pixka bat aurrerago gailurrerako bidean. Bigarren rapela soka batekin egitea badago bainan azkeneean destrepe erraza bat egin beharko dugu. Oinez jaitsi nahi badugu Petrel bidearen bukaeratik aurrera bira bat hartzen da kanal batetik jaisteko. Kanala ez da zaila bainan belarra eta harriekin kontuz ibili behar da.

 


6. bidea ez dakit ziur goraino doan edo ez. Batean egin genuen eta hor gelditu ginen ekipamendu gehiagorik ez genuelako ikusten.

7. bidea krokis batetik aterata dago eta ez dakit ziur ere existitzen den edo ez, baino oraingoz markatu det eta egunen batean egiten edo bilatzen saiatuko gara.



Egural lepoko harkaitzean kokatua dagoen plaka oroigarria. Beraiek ere Txindokin eskalatzen ordu ederrak pasa zituzten... gu bezala.

Amitzitik Txindokiko mendebal ertza otsaileko arratsalde eder batean.
Txema bidean 2. luzeko babaresa mitikoa.

2010-09-09

JOXEMITE zumaia

Zumaiako itsas laberrean izkututa dago eskalada gune hau, Itzurun hondartzatik ekialdeko norabidean. Itsasgora badago Talaia gora joan beharko dugu, itsaslabarren izkinetik. Gero belardian bera hormaren goiko rapelak bilatzera jaitsiz. Beste aukera badago aurreago joan da eta ertza txiki batetik destrepatuaz itsasora begira.
Harkaitza harreharri grixa da, oso itsaskorra. Eskalada adherentziak eta artekak edo fisurak ditu.


SOBRON araba

Sobroneko eskalada eskola Luis Angel Rojo GORRI lanaren emaitza da. Nik ezagutzen ditudan eskalada bi sektore argitaratuko ditut. Aurrerago krokisak eta urbilketa eskema hobetzen saiatuko naiz.

Museo del aguako sektorean goiko plaka gorria oso adierazgarria da eta bertan daude luze hoberenak. Behean ere karaitza kalitate oso onakoa eta oso itsaskorra da.


Bidegurutzearen ondoan dagoen sektorean lau bide jarri ditut oraindik izenak eta gradoak konfirmatzeko badaude ere. Beste bide batzuk irekiak eta irekitzeko daudenez argi ibili!! berrien zai...

AIZKORRIKO adarra-leitzaran

Aizkorrikoko haitzak Leitzaran gainean daude basoez inguraturik. Horma hauek ikusteko beatoki onena Besabitik Adarramendiko bidea da, bainan ez da hau urbilketa motzena.

Andoaindik Otita parkeraino joan eta bertatik hasten dira urbilketa aproposenak.
1, Kotxean Baltzun baserriko pista hartu eta jarraitu Usabelartzaraino 8km. Kontuz pistarekin. Usabelartzako menirraren ondotik bidea ateratzen da gailuraldera. 5 minututara lepo txiki batean txabola erori baten ondoan eskubira ateratzen den pista hormen baseraino dijoa.
2. Urbilketa luzeena bainan pista hartu gabe Otita bertatik ateratzen da. Plazaolako norabidean parkinetik metro gutxitara Adarra-Mandoegi kartel batek pinudira sartzen gaitu. Segituan GR edo ibilbide laburreko marka txuri-horiak agertzen dira. Gorago Idoiaga beserritik pasa eta Munton berriro pistarekin topatuko gara. Goraldea pistatik metro batzuk egin eta gero, ezkerretara ateratzen dira berriro markak Aizkorriko gailurraldera. Gailurretik iparraldeko norabidean eta Adarra begira eskalatzeko hormak daude.
3. Erdibideko urbilketa, pista zati bat eta gero oinez. Baltzun baserritik aurrera pistaren biurgune nabaria eta gero ezkerretara ateratzen den pista parean kotxea utzi. Oinez, lehen bidegurutzea eskubira artu, gero biurgune bat pasa eta gero eskubira antzemango ditugu Alliriko haitzak. Aurrerago bide ertzean eskubira hito bat ikusiko dugu. Basotik gora aldapa piko batek hormaren basera emango gaitu.


Urbilketa maparekin hau dena hobeto ulertzea espero det.


Eskalatzeko harria konglomeratua da, nahiko itsatsia bainan kontuz ibili behar da, bereziki goiko sektorean. Riglos Txikin harkaitza nahiko garbia dago, Goi sektorean berriz likena eta gorildioak harkaitza lehorra egotea eskatzen du.
Kontuz eskalatzerakoan botatzen ditugun harriekin
Bideen gradoak oraindik ondo zehazteko daude,  nai baduzu bidali zure iritzia.
Eskalada ona izan!!


AMASOLA leitzaran

Amasola eskalada eskola Leitzaran bailaran kokatua dago. Andoain herri bertatik 4 kilometrotara Plazaolako norabidean.
Erdigunetik 2 kilometrotara Otita parkea dago eta kotxea bertan uztea komeni da.
Harkaitza hareharri gorrixka eta kalitate oso onakoa da. Hegoekialdera orientatua eta arratsaldeko 6rak arte eguzkiak ematen du.



Kaña a Esspaña bidearen sarreran

 Kaña a Esspaña, paso zailenean

Ijitu bidea erdiko erlaitzetik

Jatazazta, goiko plaka