2015-12-31

Erregulazio Berri On

Urtearen aldaketarekin erregulazioak martxan hasten dira eskalada eremu batzuetan. Beharrezkoak askotan eta ez hain premiazkoak besteetan.

BIZKAIA
http://eskaladarenerregulazioabizkaian.blogspot.com.es/
NAFARROA
http://dena.org.es/
Valdegovia
http://eskaladarenerregulazioabizkaian.blogspot.com.es/2010/08/eskaladaren-erregulazioa-valdegovian.html
GIPUZKOAN
http://www.gmf-fgm.org/Eskalada-jasangarria/
Arautzeak Gipuzkoako eskalada eremu batzuetan:
 DONOSTIALDEA
PLATAKO FAROLA: Urtarrilaren 1etik ekainaren 30era debakatua eskaltzea.

BIDASOA-OIARTZUN
TXURRUMURRU (Aiako Harria): Urte osoan debekatua eskalatzea.

TOLOSALDEA
AITZEGI-LARRAONE: Urte osoan debekatua eskalatzea.
ANDUITZ: Urte osoan debekatua eskalatzea.
TXINDOKIKO IPARRALDEA:Urte osoan debekatua eskalatzea.

GOIERRI
AIZKOATE-ARTEAUNDI (Ataun): Urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra debakatua eskaltzea.
INTZARTZU (Ataun): Urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra debakatua eskaltzea.
ARTZATEKO HAITZA (Ataun): Urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra debakatua eskaltzea.

 DEBA GARAIA
ORKATZATEGI-AIZGAIN (Oñati): Urte osoan debekatua eskalatzea.

 URTE BERRI ON!!

2015-11-27

"Batean Kale, Bestean Bale" EGINO

Bide berria dugu Larrainategiko hormetan, Udaberria eta Iturrimurri bideen artean dago. Toki batzuetan kontuz ibili behar da harkaitzarekin eta autobabesarako materiala eraman beharko dugu.
Hau da Ikerrek bidali duen informazioa, oso zehatza beti bezala.

“Batean kale, bestean bale” bidea   240 m V
2015-10-31 Koldo eta Iker
Udaberri baino eskubirago, utzitako harrobi antzeko bat dago, beronen gainetik hasten den espoloia da.
Hurbilketa:
Udaberrirako hurbilketarekin, eskuinean duen belazera jaitsi eta harrobiaren bestaldetik igo. Iturrimurriko hurbilketa erabiliz gero, belazetik parez pare ikusiko dugu bide osoa.
Harrobia eskuin aldetik oinez igoaz, arrokazko ertz bat igarota, harrobiaren gainkaldera iristen gara. Monolito honen oinarritik hasi beharrean, apur bat eskubirago, hau da, gorago dagoen erkametzaren parean hasi, honen ezkerreko paretetik. Zuhaitz honen parean, kanal moduko bat igotzen da, landarediak isten duena.
1.go luzea: 40 metro luze IV ko zailtasuna, kontuz tarte batzuetan harria autsia dago eta. Zuhaitzaren ezkerreko pareta igo eta ertzetik jarraitzen dugu, pareta apur bat tentetzen zaigu, arroka zubiak eta enbor txikietarako bagak ere ongi datoz. Sarrerako pausua egingo litzateke gogorrena. Bilgunea gainkaldeko arteetan egin genuen.
2. luzea: 40 mtero luze, III-ko zailtasuna. Bilgunetik atera bezain laister, lehen monolito honen gaineko zuhaitzak oinez zeharkatu behar ditugu. Jarraian ertzetik bigarren monolitora eltzen gara, pareta apurtua, landaredi ugarirekin, bagak ongi datoz aseguratzeko. Monolitoaren tontortxoaren azpian dagoen artean bilgunea egin, hormaren ezkerraldean dago.
3. luzea: 55 metro luze. Monolitoaren tontortxoa apurtua ikusten zenez, beronen eskuinaldetik ekin genion, arroka hobea baitago bertan, beraz tontortxoa eskuinetik apurbat inguratu ondoren ertzean gora igo, fisura onak daude aseguratzeko, IVko zailtasuna. Jarraian plaka errazetatik tontortxora iristen gara, bertan ertz oso zorrotzetik jarraitu behar dugu. Berau zeharkatu eta hurrengo tontortxoaren oinarrian dagoen artean bilgunea egiteko III+. Sokak asko rozatzen duenez, ertz hau pasa aurretik sokatik gogor tiratu beharko dugu, metro batzuk soberan izanda erosoago pasatzeko, gauza bera egin beharko dugu bilgunera iristeko.
4. luzea: 10 metro luze. Bilgunetik zuzen atera eta tontortxoa eskalatu eta jarraian destrepatu beharko dugu. IV-. Tontortxotik hurrengo bi luzeak ongi ikusten dira. Guk erdikaldeko plakak aukeratu genituen, jarraikortasun handiena baitzuten. Bertara iristeko 80 metro oinez.
5. luzea: 55 metro luze. Luzerik gogorrena, V eko zailtasuna, behetik ez dirudi, baina oso tente jartzen da plaka. Erreferentzi bezala, diedro baten eskubian pareta itxiaz dagoen artea hartzen dugu. Luzea autsitako bloke batzuetatik hasi, eta jarraian ezkerralderantz doan fisura motz diagonal bat hartzen dugu. Jarraian, fisura sistema baten bidez, gora zuzenean, goiko artearen bila. Tarte honetan, arte txikiago baten ondotik pasatzen gara, bertan dagoen lajarekin kontuz. Artera iritsi aurretik diedrotxo batean sartzen gara, artearen azpitik berau eskubitik inguratu ondoren luzearen zailtasunak pasa ditugu. Aurreraxeago dagoen artean bilgunea.
6. luzea: 40 metro luze, IV ko zailtasuna. Bilgunetik ez igo monolitoaren tontorrera, destrepe oso bertikala baitu. Honen ordez, jarraitu aurrera eta  eskuinean zubi lana eginez dagoen laja handi batetara igo, bertatik azken paretara iristen gara. Azken pareta zuzen hasi eskalatzen, jarraian eskuinalderantz ertzetik atera behar zara, honetarako zuzenean tximeneatxoan sartu beharrean, apur bat ezkerretik igo, fisura on batetan friend txiki bat sartu eta eskuineratz trabesia egin, hau izango da luzeko pausua. Eskuineko ertzera igo ondoren, plaketatik tontorrera iristen gara. Bertan fisura oso onak daude bilgunea jartzeko.

Materiala: Friend jokoa, fisureroak, baga luzeak bilguneetarako eta baga motz ugari arroka zubi eta bideko zuhaixkak inguratzeko. Kaskoa faltarik gabe.
Jaitsiera: Udaberri eta gainontzeko bideetatik jeisteko erabiltzen den bidea topatzeko, plaketatik gorantza eta ezkerralderantz jo beharko dugu.

Oharrak: Azken bi luzeetan arroka oso ona. Bide basatia, bigarren luzean landaredi ugari eta arroka kaxkarra. 3. luzeak “ambiente” handia du. 5. luzea oso ona.
3.garren luzeko ertz zorrotza
5. luzean




2015-11-14

Birra Moretti, Ziordiako bide berria

Aurtengo udazkeneko eguraldi tropikalak, uzta berria ekarri du Ziordiako hormetara. Irati bidea zabaldu eta gero, egualdia lagun, Antxon eta Garoak beste proiektu batean sartu eta "Birra Moretti" erdietsi dute. Zurrutada luze eta frexkagarria. Eskerrikasko benetan zuen lan eskergarengatik.
Bilguneak ekipatuta daude. Bidean paraboltak eta harkaitz zubi hornituak aurkituko ditugu, segurtasuna osatzeko autobabesarako materiala ematea gomendagarria da.

2015-10-30

TXINDOKI, Boga-Boga eta Oreka TX

Pasa den udaran Gipuzkoako Mendiko Federazioko berrekipatzaile bi taldeak Txindokin ibili dira buru belarri bideak berritzen. Hegoaldeko bide guztiak berrekipatu dira, benetan lan ona egin dute. Txindoki 3.0, edo beste era batera esanda "Larrunarri-Inox." disdiratsua, estrenaitzeko prest!! Bai, krokis berrituak prestazen ari gara eta ezagutzen ditugun bide guztiak agertuko dira.
Oraingoan bi bide berri aurkeztera goaz. Udako taladroaren otsa udazkeneko oiartzuna, kutsatu egin gara eta "deabruaren aparatu zalapartaria" eskutartean hartu dugu. Hau da emaitza, Boga-Boga eta Oreka TX, baita ere ezezaguna dugun bide bateri azken luze bat atera diogu.

Bide guztietan fisu jokoa eta friend sortatxo bat ematea beharrezkoa da. Bilgune guztiak rapelatzeko prestatuta daude. Graduak oraindik zehazteko daude.
Eskerrak: Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteko eskalada sailari eta bereziki, Stig Larrañaga, Iosu Ulazia, Josean Jauregi, Sinboren Alkain eta Marijo Arrietari.
 
Boga-Boga 1. luzea
Boga-Boga 2. luzea
Boga-Boga 3. luzea
 Oreka TX 3. luzea
 Oreka TX 4. luzea

Behean dagoen iruzkinari erantzuteko hobe irudi bat.
Lojikoena diedrotik ateratzea da.

2015-10-19

IRATI bidea Ziordian

Larrainategiko paretak esploratu eta gero, Antxon eta bere lagunak ekialdera dijoaz. Oraingoan Ziordiako ezproiaren eskubira dagoen horman ibili dira eta Irati bidea zabaldu dute. Bideak beste bideen perfila du, zailtasun tekniko eskuragarria, luze-anitzakoa eta autobabesarako material pixka bat eman beharrekoa. 

2015-10-08

OGOÑO, MUTATA berrekipa-pena!!

 Ogoñoko MUTATA bide "mitikoak" metamorfosi handia jaso du azken honetan. Berrekipazio baten barruan txapa gehienak desagertu egin dira. Ezinbestekoak dira friend eta fisureroak bidea errepikatzeko. Badirudi bidearen itxura berri hau erabaki pertsonala izan dela eta ez bertako eskalatzaileekin adostutakoa... (2015-10-12) Berrekipazioaren arduraduna Bizkaiko Mendizale Federazioaren "Comité de Equipamiento" taldea da, orduan ez dirudi erabaki pertsonala.


Memoriaren 9. orrialdean Mutata bideari buruz itzegiten du.
"Mutata.6a,V,6a,6a+. Desequipamiento del material antiguo, limpieza de fisuras y reequipamiento de reuniones y 2/3 seguros por largo. Vía de autoprotección."

2015-10-04

Ranero, LA MUJER DE LAS CAVERNAS

Gure lagunak gelditu gabe dabiltza, beste bide berria Raneron. Hauxe bidali digute:
"te mando el croquis de una pequeña vía que abrimos este Septiembre en Ranero" La mujer de las cavernas", igual demasiado corta para tener interés por si misma, pero resulta ideal para combinarla con "El Hombre de las tabernas".
Para llegar a pie de vía después de finalizar"El hombre de las tabernas", por terreno de cabras atravesar a la izquierda y realizar un pequeño destrepe IIIº (valorar la posibilidad de encordarse)
El descenso a pie de vía se realiza por los rapeles del descargadero.





2015-09-28

BAGONETA ERTZA, Artubin

Gure lagunak lan da lan eta blog hau zeharo geldituta. Bidearen izena mezu subliminalarekin dator, nahiko bagoneta gabiltza bai. Egia esan da ertzaren izena Arritzagako meatzetatik garraiatzen zen mineralala jaisteko erabiltzen ziren bagoneteri onemez jarrita dago.
Eskaladak ez dauka zailtasun berezirik, bigarren eta hirugarren gradoan ibiliko gara harkaitz oso onarekin. Laugarren gradoko bi pasotxo ondo aseguratuak, erraza eta harkaitz paregabea... koktel ederra!!
Eskerrikasko Garazi eta Cesar horrelako eskaladak konpartitzeagatik, bejondeizuela!!



2015-08-29

Ranero, Mar de Tiempo bide berria

Carlos eta Iñaki sokalagunak Raneroko hormatzarrean bide berri bat zabaldu dute, Mar de Tiempo. Bide batez Iñakik Raneroko bideen krokis orokorra aurkezten digu, bertako eskaladak guregana urbiltzeko. Eskerrikasko informazioagatik ea bertara joateko aukera dugun, ori bai bideen graduazioa ikusita... eskalatu behar da!!




2015-07-13

Epi eta Sherparen plaka

Epi eta Sherparen plaka erretiratu dute Txindokiko Egurral lepotik. Federazioaren oharrari jarraipena eginez, familia bera izan da plaka erretiratu duena. Hemen informazio osoa.
http://mendienartean.blogspot.com.es/2015/07/retirando-placa-en-recuerdo-de-epi-y.html
Hunkigarria benetan Epiren argazkia Alpamayo igotzen Ferrari bidetik.
1988ko abuztuan Alpeetan egindako argazki batzuk:

Pelvoux 3.932m, Glacier des Violettes.

Ailefroide, soka biltzen.

Ailefroide, boulder egiten.

Barre des Ecrins 4.102m

Mont Blanc 4.810m. gailurrean eserita kranpoiak atontzen

 Gouterreko ertzan

Bossons glaziarreko izotzari gogor ematen


2015-05-19

Asezinak, bide berria Eginon

Iker eta bere lagunak jo ta su dabiltza. Oraingoan Eginora goaz, Amona bidearen ondoan Asezinak zabaldu dute. Frienak eta fisuak hartu eta seguru finkorik gabeko eskalada egiteko aukera ederra, bejondeiela!!

“Asezinak” bidea  120m V-

Nola iritsi:
Amona bidea erreferentzi hartuta, gerturatzen goazen bezala, beronen eskuinean dagoen espoloira jo. Gerturatzen garen moduan, eroritako enbor bat ikusiko dugu. Beronen atzean dago hasiera.
Bidea:
1.go luzea, 50 metroko luzea, 5a-ko zailtasunekoa. Orokorrean fisura eta lajatatik doa, bidean zehar pausu pare bat gogorragoak, fisura sistema batetatik bestera igarotzeko orduan. Seguruak sartzeko aukera handia ematen du. Luzea, erreferentzi bezala hartzen den enbor erori baten atzetik hasten da, zuzenean gorantz, behealdean dagoen landaredia saihestuz. Fisura sistema baten bidez, pareta erdialdean dagoen erkametz batetarantz igo. Beronen ezkerretarantz fisura sistemak gorantz jarraitzen du. Lehenego espoloi hau gainditzean, goran bi zuhaitz eder daude bilgunea jartzeko.
2.go luzea, 50 metroko luzea, zailtasuna erraztuz doa gorantz goazen moduan. Bilgunetik zuzenean ertzetik jarraitu beharrean (arte handi batzuk bidea isten dute), eskuinetarantz apur bat jetsiaz trabesia egin behar da, 4b-ko zailtasuna, kanal moduko batetik gora joanda, diedro polit batetan sartzen gara, 4a-ko zailtasuna. Diedroa behin gaindituta, bidea etzaten hasten da, 3c. Beste erkametz batetan bigunea muntatzen da.
3.go luzea, 40 metro, 4a-ko zailtasuna. Bilgunetik Amona bidea doan ertzaren bila ateratzen gara, beti ere gune bertikalenak bilatuz, bertan baitago arroka onena. Bilgunea ertzan bertan muntatu.
4.go luzea, 60 metro, 3c/4a zailtasuna. Zuzenean tontorreraino ertzeko plakatxoetan gora. Zailtasunik gabe. Bista politak ezkerreko paretetara.
Jeitsiera:
 Amona bidearen berdina. Behin tontorrera iristen zaren bezala, eskuinerantz jo, hau da, Ziordia alderantz. Lepo batetatik behera bidea puntu gorriz markaturik dago. Ez dago galbiderik.
Materiala:
Friend jokoa, Fisurero jokoa, eta bagak.

2015-5-9
Iurgi, Lauren eta Iker

2015-05-03

Eskalada Topaketa Santa Barbaran


Datorren ekainaren 13an Donostiako Club Vasco de Camping mendi taldeak eskalada topaketa antolatu du Santa Barbarako harkaitzetan. Orain dela 5 urte antzeko ekintza egin zen mendi taldearen 60. urtemuga ospatzeko.
Goizeko 10etatik aurrera ekingo zaio eskaladari arratsaldeko 8rak arte eta bukatzeko gaueko 9etan afaria egingo da Elutxeta sagardotegian.
Izen ematerakoan mendi taldeko bazkideak 15€ ordaindu behar dute eta besteok 20€.

Kartel ofiziala

Topaketarako argitaratuko den triptikoa



2015-04-16

Amasolako Bide Garbiak

Garbia hitzaren bi zentzuak balekoak dira hemen, bai. Lehena, belar, goroldio, liken, erratz, ote eta sasien garbiketa egin dela eta bigarrena bide garbi edo ekipatu gabeko zerrenda aurkeztu behar dizugula.
Leitzaraneko harreharria oso aproposa da friend eta fisureroekin aseguratzeko. Gure inguruko eskalada eskoletan ez dago ekipatu gabeko bideentzako tokirik bainan Amasolan bai. Hasieratik egon dira ekipatu gabeko bideak eta gradu ezberdinekoak gainera. Leitzaran bailaran badaude beste eremu batzuk eskalada garbia egiteko Onddoko Harkaitza, Orbara, Arrosario... 35 bidetik gora, 1000 metroko eskalada garbia, bainan hori blogerako beste sarrera batzuk izango dira.

BEHEKO SEKTOREA
Haritz baten babesean daude bideen hasierak. Bideak ez dira mantenituak baina harkaitza bereziki oso ona da.
1. Triassic Park 30m. V Totem jokoa, Kamalot 2-3 eta fisureroak
Ezkerretara diedro etzan eta ireki batek erlaitz zabal batera igotzen gaitu (II+). Parean diedro irekia bainan tenteago batek beste erlaitzara eramaten gaitu (IV), seguroak sartzeko pitzadura eskubialdean gelditzen da.  Gainean beste diedro oso tentea dago, irteeran dauka paso zailena (V). Zuzen jarraitu beharrean ezkerretara jo beste fisura motz eta oso pikoa den batetara, bertatik igo bilgunera (V).
2. Totem Trek 35m. V Totem jokoa, Kamalot 2-3 eta fisureroak
Zuzen harri konglomeratuko espoloiatik gora bigune bat dagoen erlaitzara (IV-). Bilgunetik pixka bat ezkerretara diedro fisuratutik jarraitu gora (IV). Berriro pixka bat ezkerretara pitzadura sistema batetik igo (V) Leitzaran bidearekin topo egingo dugu.
3. Irailak 27 35m V fisureroak edo Totem txikiak
Ez dago ekipatu gabeko bideen zerrendan bainan beheko partean, erlaitzera igo arte, ez daude seguru finkorik (III). Bilgunetik gora erraza izan da ere, distantzia dago lehendabiziko bi seguru kimikoen artean (III). Goiko plakan ere kimikoak nahiko urruti daude bainan seguruak sartzeko pitzadurak oso onak dira (V).
4. Leitzaran 35m. IV+ Totem jokoa eta fisureroak
Zertxo bat eskubialdetik igo eta hartu espoloi tente bat, bilgunea ezkerretara utziko dugu (IV). Bidea hemen etzan egiten da, zuhaixka baten ondotik pasa eta Irailak 27ko 2. seguru kimikora iritxiko gara (III). Igo eta ezkerretara diedro batean harkaitz zubi ekipatua ikusiko dugu bertatik gora segi (IV+) erlaitz txiki batera, bertatik bi aukera ditugu lehena pixka bat ezkerretara segi eta gero berriro eskubira joan bilgunearen bila (IV+) eta bigarrena plakatik zuzen gora bilgunera (V-).
A. Leitzaran - Aguarekon 35m. IV+ Totem jokoa
Leitzaran bidetik igo (III) Irailak 27ko 2. seguru kimikora, gero Aizkora eta Sugea bidea jarraitu lehen kimikoa txapatu eta segitu diedro etzan batetik eskubi aldera Aguarekon bidearen tximinia azpira (IV+) eta bertatik igo deskuelgera, seguru kimikoak (IV+).



ERDIKO SEKTOREA
13. Bide Huts 15m. IV+ Totem jokoa
Dontxola bidearen ezkerretara espoloitxo batetik asten da, segituan sabaia gainditu eta diedro batetik jarraitu. Eskubira atera Dontxola bidearen lehen bilgunearen bila.

GOIKO SEKTOREA
24 Basajaunaren Eremuan 30m. A2
Eskalada askean egina dagoenik ez dakigu.
26 Azken Anarkista 30m. 6b+ Totem, Basic jokoak eta fisureroak
Bidea artifizialean irekia eta “eskalada askean” egina. Goiko partea oso tentea da eta ez da oso erraza seguroak sartzeko. Bidean bi iltze eta harkaitz zubia daude.
Urrengo hiru bideen sarrera berdina da. Diedro motz baino tente batetik igo piñu txiki bat duen erlaitzara (IV+).
27. Lur 30m. 6a Totem jokoa eta fisureroak
Segi diedro ireki batetik sabai azpiraino (V), bertan iltze bat dago eta pixka bat gorago harkaitz zubi ekipatua. Sabaia igaro, irteeran helduleku honak ditu (6a), pixka bat jarraitu hobi edo nitxo bateraino eta ezkerretara pasa (V), bertatik aukera daukagu Koroaz Kokoteraino-ren deskuelgera joateko edo gorago erlaitzean dagoen bilgunera (V).
29. Debajo del Ombligo 30m. V Totem jokoa eta fisureroak
Amasola bidea jarraitu eta pitzaduratik igo erlaitzeraino (IV+). Gainean daukagun sabai azpira igo (V) eta ezkerretara zeharkatu, hemendik bi aukera ditugu, bata Lur bidearen bilgunera joan edo Amasola bidearen bilgunera igo (IV+).
30. Amasola 30m. V Totem jokoa eta fisureroak
Eskubira pasa eta gora segi pitzadura batetik (IV+), segituan aukera daukagu eskubiko plakara pasatzea erlaitzera igotzeko (IV+). Erlaitza oso zabala da, Eskubiko sabai azpira sartzeko Txirripistin bidearen seguru bat erabili dezakegu (V). Sabai azpitik ezkerretara egin eta  gero gora jarraitu bilgunearen bila (IV+). Sabai azpian "espres" oso luzeak jartzea komeni da.
Hormaren azken bideak.
38. Ekintza Zuzena 25m. IV+ Totem jokoa eta fisureroak
Konglomeratu plakatik igo eta zuzen segitu gora erlaitz bateraino (IV-). Piitizadura duen diedro tente batetik igo (IV+) eta jarraitu erlaitzean dagoen bilgunera.
39. Aske eta Basati 25m. IV Totem jokoa eta fisureroak
Plakatik igo erlaitzeraino (IV). Bertan diedro diagonala hartu Ekintza Zuzenaren bilguneraino (IV-).

Hormaren eskubira badaude oraindik harkaitz zati ederrak bainan nahiko motzak eta sasiekin babestuta. Jendea ibili da eta norbaitek Little Amasola deitu izan homen dio.