2014-11-21

Udazken Gorria

Berberanako hormatzarrean bide berria marraztu dute Iñaki eta Josetxok, "dantzarako" pareja ezin hobea.

2014-10-06

Itxina, Actividad Rampante

Beste bide berria Itxinako harkaitzetan, "Eskalar Mientras Podais" bidea baino zertxo bat errazagoa da.

2014-06-28

Bihotzetik


Riglos, Huesca (Oska)
Mallo del Agua-Visera 
Bihotzetik bidea 200m. 6c+ (6a nahitaezkoa)
JOXI HERNANDEZ, ANDONI AREIZAGA eta IÑAKI CUELLAR oroimenez zabaldutako bidea
Ekipamendua otsailetik maiatzera burutu zen hamar egunetan lan egin eta gero.
Bidea 10mm-ko paraboltekin ekipatua dago, bilgunetan bi eraztun daude. 15 express behar dira.
Bidetik rapelatzea dago, 40 metro luzeena. Bigarren bilgunean hobe da Torrijos bidera joatea, ezkerraldera.
Lan taldea: JOSETXO RODRIGUEZ, GERARDO TELLETXEA, PABLO GOÑI, DANI RUIZ-ZEBERIO ETA STIG LARRAÑAGA
Bidea lantzeko materiala: taladroa, sokak, ekipatzeko materiala e.a. Club Vasco de Camping-ekoa izan da.
CLUB VASCO DE CAMPING eskalada saila


2014-06-21

Amona bidea Eginon

Oso alper gabiltza blog honetan, eskerrak gure lagunak bai gogotsu dabiltzala eta informazioa bidaltzeko prest dauden.

2013eko Urriaren 20ean
Koldo, Unai eta Iker.

“Amona” bidea  200m  IV+

Lehen luzea aristatik hasi beharrean, apur bat eskubiragotik zuhaitz batzuetatik hasi. Plaka batzuetatik ezkerretarantz igo ertzaren bila. Ertzak duen tetxoa baino lehen eskuinetarantz sartu zuhaitz eder batetara, bertan 1.go bilgunea eginez. (25m, 4b)

Bertatik bi aukera daude:-lehena tetxora berriro ezkerretara jo eta berau pasatzea. Eusleku onak ditu, hau pasa ondoren asko errazten da.
-bigarren aukera, bilgunetik eskuinerantz ateratzea trabesian eta tetxoa amaitu ondoren gorantz joatea. Bigarren aukera honek jarraikortasun gehiago du. Bertatik zuhaitz batetara iristen gara, bertan bigarren bilgunea montatuz. (25m, 4c)

Hirugarren luzea, zuzenean gorantz, paretean dagoen arte Eder bat pasa behar dugu, jarraian eskuinerantza, beti ere bertikalidade gehiena bilatuz. Artea pasa ondoren asko errazten da. Hirugarren bilgunea arroketan montatu. (35m, 3c/4b)

Laugarren luzea, ertza bilatuz eskalatu, parean dagoen monolitora bista ederrak (oso oso bertikala da). Luzea nahiko etzana eta sokek asko rozatzen dute. Beti tentekotasuna bilatzen joan, bertan aurkitzen baita arroka onena. Bilgunea arroketan montatu. (40m, 3c/4a)

Bostgarren luzea, plaka tenteenak bilatuz igo. Plaken alboetatik askoz errezago igo liteke, baina plaketatik igotzeak pena merezi du. Bilgunea berriro ere arrokazko errepisatxo batetan. (55m, 4b)


Azken luzean, plaka etzanetatik eta terreno errazetik tontorreraino. (20m, 3c/4a)

Materiala: Ez dago ezer finkorik. Arrokak aukera asko ematen ditu, eta beti dago zailtasun gutxiago bilatzeko aukera. Baga luzeak ongi datoz. Friend eta fisureroak.

Arroka ona dago zati tenteenetatik joanez gero.

Hurbilketa: Iturrimurri espoloiaren eskubian aurkitzen da, beraz hurbilketarako informazioa oso ongi dago Xabier Larretxearen blogean. Espoloia bilatu ondoren, erreferentzi onak dira, lehen bilguneko zuhaitz handia eta beronen ezkerretara dagoen tetxoa.
http://eskalatzeneus.blogspot.com.es/2013/11/egino-iturrimurri-espoloia-4c-185-m.html

Jeitsieraren informazioa ere bertan oso ongi dator.

2014-05-06

ESKALADA ERREGULAZIOA JENTILBARANTZAN

http://aralarreneskaladak.blogspot.com.es/2014/05/eskalada-erregulazioa-jentilbarantzan.html