2012-01-11

Azken Anarkista, Amasola

Amasolako Azken Anarkista bidean bilgune berria jarri dute. Lehen Koroaz Kokoterainoren deskuelgera jarraitu behar zen eskubira. Bi kimiko dira eta ordu erdi batean lehortzen omen den erretxina erabili dute, hau da aurrerapena!! ez da bi egun itxaron behar anklajeak erabiltzeko.

Krokisetan Azken Anarkista bidea A2 bezala agertzen da eta dagoeneko liberatua dago, 6b/+ gutxi gora behera. Bidea ez dago ekipatua eta 35 metrotan bi hiltze eta harkaitz zubitxo bat besterik ez dago.