Pasa den urtean Gipuzkoako eskalada guneen errolda egin zenean Arrosaioko harkaitzak bertan sartu ziren eta eskaladarako arauak finkatu.
Eskalatzeko garaia abuztuaren 1etik abenduaren 31era murrizten da.
Jakina Leitzaraneko biotopoan gaude eta bertako arauak jarraitzea gomendatzen dugu.
Harkaitza hareharri gorria da, Amasolaren antzekoa, again ez du kalitate berdinik, bainan ona da.
Bideak autobabesarako eskalada egiteko prestatuak daude. Bilguneak ekipatuta daude parabolt edo zuhaitz enbor edo harkaitz zubiekin. Bideetan iltze batzuk daude autobabesarako materiala sartzea zaila edo ezinezkoa egiten denean.
Urbilketa nahiko luzea da bainan bertan gozatu dezakegun bakardadearekin konpentsatu dugu.
HURBILKETA BIDEAK
OTIETA (Andoain)
Trentxikiko bidea hartu Leitzako norabidean, Amasola eskalada eskola pasa eta 250 metro aurrerago eskubira, pista bat jaisten da erreka aldera. (25min) (kartela. Kanaletara 1,2 km eta P.R. markak). Pistatik jarraitu eta Leitzaran ibaia zubigainetik pasa, aurrera eta goruntz segi eraikin erori baten pareraino (bizikleta uzteko toki aproposa). Pista utzi eta zuzen gora ateratzen den bidezidorra hartu (32min oinez, 10min bizikletaz). Laster berriro pistarekin topo egingo dugu, beheko kanala (kanaltxikia) gurutzatuko dugu, aldapa jarraitu goiko kanalera (kanalaundia) iristeraino, bertan Praxkuren bordarekin topo egingo dugu (50 min). Bidea bordaren ondotik pasatzen da. Aurrerago beste pista batekin topatzen gara (53min). Pistatik ezkerrera beheruntz jarraitu metro batzut eta eskubira egin (P.R. markak). Berriro kanalarekin topo egingo dugu. Kanala jarraitu Ibarrolako erreka gurutzatu eta 100metro aurrerago zubi batekin aurkituko gara (60min). P.R. markak zubia gurutzatzen dute Urdausurbil bordara. Gu aurrera jarraituko dugu bidexka on batetik. Arrosarioko arrail edo bretxara iritsiko gara (1h10min). Arraila gurutzatu eta porlanezko eskaileretatik jaitsi, orduan bidea utzi eta hormaren azpitik jarraitu eskubira eskaladan bideen basearen bila, zuhaitz batean hito bat dago. (1h20min)
urbilketa Otietatik - wikiloc
GOIBURU - ARIZMENDI (Amasa)
Amasako Elizaren aurretik pasatzen den errepidetik igo Goiburu auzoaren norabidean, azken aurreko baserriaren parean ezkerretara porlanezko pista bat ateratzen da (2.3km). Porlana bakarrik sarrerako aldapatxoan dago, pista jarraitu Adunatik Berastegira dijoan pistarekin topatzeko (3,2km). Jarraitu eskubira Berastegiko norabidean, pista haseran gora egiten du eta gero zertxobat behera bidegurutze bateraino (4,2km). Ezkerretara “prohibido el paso” bi señale daude. Bertan kotxea utzi.
urbilketa Amasatik, kotxearen zatia - wikiloc
Ezkerreko pista jarraitu (P.R. markak) autobia azpitik pasa eta gero pista gora egiten du, Urdausurbilgo bordara iritsi (12 min). P.R.-a jarraitu behera eta Ibarrolako erreka gurutzatu (17min). Bidea jarraitu eta 150 metrotara eskubialdera bidezidorra antzematen da. P.R.-a utzi eta eskubiko bidexka jarraitu, Arrosarioko lepoaren azpian pinudian sartuko gara. Pinuditik igo lepoaren bila (32min), lepoan berriro haritzak eta txabola eroriak, gurutzatu eta ezkerrera jaitsi hormaren basetik bideen bila. (35min)
urbilketa Amasatik, oinezko zatia - wikiloc
HORMA LARANJA
Horma
ez da luzea bainan oso bertikala, harkaitza ona du.
1. Txantxan V/V+
20m. Fisureroak, Totem jokoa.
Sarrerako
plaka nahiko erraza da bainan zaila seguroak sartzeko (IV), gero oso tente jartzen
da helduleku oso onekin (V/V+, 2 iltze) irteera eskubi aldera zeharka deskuelgearen bila (IV).
2. Belatza 6a
20m. Fisureroak, Totem jokoa, BD3
Sarreran
plaka bertikala dago (V, iltze bat), helduleku onak dituen desplomea pasa (6a)
eta bukatzeko eskuko fisura (V+).
3. Sir Vicious
V/A1 25m. Fisureroak, Totem jokoa, BD3.
Haseran
diedro-tximinia batetik igo (IV+) gero plaka motz tekniko batek (V) pitzadura
ia itsu batera eramaten gaitu, “askean”
irteera oso zaila da, 6b+ (A1, bi iltze, Totem beltza) gero helduleku oso onak dituen plaka bertikaletik jarraitu (IV+).
(bilgunea zuhaitzean, jaitsiera Belatzatik)
irteerako bariantea 6a+
Plaka pasa eta gero zuzen sabaitik gora, lehen heldulekua urruti dago bainan
ona da.
4. Harkaitz-txori
V 25m. Fisureroak, Totem jokoa.
Diedro
batetik igo erlaitz batera eta segi gora plakatik (IV+), harkaitza gorrixka
iristerakoan dago pauso zailena (V, haitz-zubia), eskubira eta gero berriz
ezkerretara irten erlautzetik. (bilgunea zuhaitzean, jaitsiera Belatzatik)
5. Beleak
Zozoari... V 15m. Fisureroak, Totem jokoa.
Diedro
oso bertikala, irteeran eskubira plakatik irtetzen da.
6. Txoria Txori
V+ 15m. Fisureroak, Totem jokoa - urdina errepikatua.
Plaka
bertikala, erdialdean dago pauso zailena (V+). Erlautz batera igo eta azkenko
zatia oso tentea da ere (V).
7. Zapelatza V+
12m. Fisureroak, Totem jokoa.
Motza
bainan oso bertikala, Grossen bidera hurbiltzeko aproposa. (bilgunea atzean
gelditzen den haritz batean egin)
Arrosarioko lehen bidea zabaltzen. "Sir Vicius" 2012an.
GROSSEN
Horma
ez da luzea bainan bertikala eta harkaitza oso ona du.
8. Grossen 6a
20m. Fisureroak, Totem jokoa.
Sarreran
beso eta eskuko fisura ederra, irteeran dago gogorrena (6a), gero diedro
bertikala (V). (deskuelgea haitz-zubi batean)
Sasi Grossen V+. Fisureroak, Totem jokoa.
Ezkerreko
diedro motz eta desplomatua helduleku onekin.
HORMA NAGUSIA
Arrosaioko
horma luzeena, goiko partea oso bertikala da.
9. Ziztada
Bertikala V+ 35m. Fisureroak, Totem jokoa.
Plakatik
pixka bat ezkerreldera egin, helduleku oso onak ditu (IV+), aurrerago pikoago
jartzen da (V), gero berriro eskubira egin (IV). Plaka bertikala batetik
jarraituko dugu, (V+, iltze bat). Mendebal ertzatik jarraiu eta eskubira
zeharkatu bilgunera (IV+)
sarrerako bariantea V. Fisureroak, Totem jokoa.
Helduleku
oneko sarrera pikoan, pitzadura batetik pasako gara (kontuz!! erlauntza) (V),
gero etzanagoa da (IV). Zuhaitza duen erlatzaren parean bidearekin bat egiten
du.
10. mendirizmendi.com
6a 30m. Fisureroak, Totem jokoa.
Plaka
eta gero fisura batetik eskubira igo tetxo txiki baten bila (V), eskubian kabia
dago, zuzen igo, (V iltze bat) pareta pixka bat etzantzen da (IV), fisura piko
batetik segitu (V+). Aurrerago horma oso bertikala da (6a, hiru iltze) gero
jarraitu eskubira Ahuntzen Errepublikaren bilgunera.
11. Ahuntzen
Errepublika V+/6a 40m. Fisureroak, 2 Totem jokoak (luze batean egiten ba da), BD3.
Plaka
batetik (iltze bat) erlaitz batera igo (V). Gero fisura-diedro batek horma
erdira eramaten gaitu, sarreran dago pauso zailena (V), zuzen Kantauriko
Piraten fisura dago zuhaitz baten atzean, bertan bilgune bat egiteko aukera
dugu. Bidea ezkerretara izkututa dagoen fisura batetik jarraitzen du (V)
goialdea oso tentea da (V+).
12. Kantauriko
Piratak V 45m. Fisureroak, Totem jokoa, BD3.
Harmaila
batera igo eta zuzen segi erlaitzaren bila (V-). Ahuntzen Errepublikaren
fisura-diedroaren eskubira pitzatuta dagoen konglomeratuko plaka batetik
jarraitu (V, bi iltze). Fisura nabarmena eskalatu (V) eta bukaeran erlaitz
batera sartu. Aukerako bilgunea (35m.), Ekialde Urbileko tximinitik igo rapelaren bila (IV-).
13. Ekialde Urbila
IV+ 45m. Fisureroak, Totem jokoa.
Zuhaitzaren
ezkerretik igo haitz gorrixkatik (IV). Fisura batean erronbo forma duen haitza
igo (IV+) eta gero ezkerreko norabidean gora segi (IV), erlaitz batean bilgunea
egitea dago (IV+) (zuhaitza). Tximinitik jarraitzen dugu hormaren gailurraren
bila (IV-).
Ahuntzen Errepublika
mendiriz-mendi.com
Ziztada Bertikala
Txilarren Hautsa
TXILARREN HORMA
Horma
itxura pixka bat galtzen badu ere bideak
nahiko bertikalak dira.
14. Celosamente
Gordea V 25m. Fisureroak, Totem jokoa, BD3.
Diedro
batetik igotzen gara zuzen, sarrera batzuetan bustia, desplome txiki bat pasa
(V-) eta gero ezkerrera goaz beste diedro batera (V iltze bat) irteeran berriro
ezkerretara bloke aske batzuetatik ez pasatzeko, bukaera errazagoa da (IV+).
15. Xixiliren aitzakiakaren V+ 22m. Fisureroak, Totem jokoa.
Zokalo bertikalatik igo erlauntz zabal bateraino (IV+). Diedro batetik igo eta ezkerretara pasa fisura horizontal betetik (IV). Gainean dagoen plakatik igo, haseran dago pauso zailena (V+), diedro antzeko batetik jarraitu deskuelgeraino (V-).
16. Txilaren
Hautsa ezker V 40m. Fisureroak, Totem jokoa, BD3.
Plakatik
igo (hiru iltze) gero diedro batetik erlaitzera sartzen gara (V-). Zuzen tximimitik
jarraitu (kontuz bi blokeekin) irteeran pauso zailena (V haitz-zubia).
(bilgunea ez dago prestatua). Parean horma pitzatu batetik jarraitu, motza
bainan ederra (IV). (bilgunea goraino igo gabe haritz batean eta bertatik lehen
rapela egin, bigarren rapela eskubiko bariantearen bilgunetik.
Txilarren
Hautsa eskubi V/V+ 20m. Fisureroak,
Totem jokoa, BD3.
Helduleku
onak dituen plaka batetik joan zuhaixka bat duen fisura batera (IV), sabaia
pasa eta erlaitzera igo (V/V+). Tximinitik igo bloketaraino eta gero zeharka
segi eskubiko fisuratik (V). (deskuelgea haitz-mokoa)
Txilarren Hautsa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina