2011-11-21

ARTAZKONE Bide berria Santan

Bide berria dugu Santan, eta ez nolanahikoa, bostgarren gradukoa.
Kontuz ibili behar da harri askeren bat edo beste dagoelako. Batez ere argi ibili behar du behean aseguratzen dagoena. Deskuelgea ezkerretara dagoen Tximenea bidearen bera da.
Bidea kimikoekin ekipatu dute C.V.C. eskalada sailekoak.

2011-11-12

AMASOLA berritze lanak

Hormaren erdialdean dauden bideen berrekipazioari ekin zaio azkeneko egunetan. Lau bidetan kimikoak jarri dira, Olatz, Xirimiri, Lurra ta Askatasuna eta Ardi Beltza, dagoeneko hamaika bide dira horrela ekipatuta. Bestalde bia batzuetan eta hormaren azpialdean sasi mozketari ekin zaio erosoago ibiltzeko.



Ardi Beltza bidean...
... Lurra ta Askatasunaren goiko plakan lanean