2019-09-29

Alluitz, bide berria

Udazkenarekin toki askotako erregulazioak zabaltzen dira, eta Alluitz-Anboto ingurua horren eredu da. Gure sokatalde kuttuneko kideek bide berria zabaldu dute Alluitzeko hego-mendebal ertzan. Beren susmoaren arabera litekeena da antzina bide zahar batek ertza hau zeharkatu izana, hori bai horma bertikalei izkin egiten. Bainan egia da bertan ez dutela arrastorrik ikusi, ez iltze, ez kordinorik. Bidea luzea da eta zenbait zailtasun maila tartekatzen ditu. Zati batzuk oinez egitekoak dira eta hori bai harkaitza paregabea da. Eskerrik asko bikote zuen lanagatik, bejondeizuela!


 6. luzean

 10. luzean
 14. luzean

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat