2013-10-13

Jannu bidea Leitzaranen

Bide eta txoko berri baten informazioa pasa digu Iker, blog xume honen jarraitzaileak. Bidea Otietatik urbil egon arren eremu basatian kokatuta dago basoaren erdian. Harkaitza ona da bainan kontuz ibili behar gara toki batzuetan, bereziki 2. luzearen haseran. 3. luzean belarra eta goroldioa dago.

Ikerrek bidalitako idatzian bidearen informazio guztia dator, guk bakarrik bere krokisa garbira pasa dugu hemen argitaratzeko. Zailtasuneren gradoak gutxigoraberakoak dira.
 
Nola iritsi:
Andoaindik Leitzaranerako bidea hartu eta kotxea Otitako aparkalekuan utzi ondoren, Leitzarango pista asfaltatua hartu Leitza norabidean. Segituan bide zidor batetik igo behar gara, Adarra Mandoegi seinalea jarraituz. Bidexka hau jarraituta gurdi bide batetara iristen gara (P.R.). Bide honetatik 10 minutuz jarraitu, eskuinaldean garo sail bat dago eta bertatik iada aurrekaldean harkaitzak ikusten dira. Hala ere pinu handi batzutara iritsi arte ez sartu gorantz, sarrera haritz baten parean dago (P.R. marka), ito batek gorantzako bidea markatzen du. Hasieran ezkerretera eginez eta jarraian zuzen gorantz, pinuen artetik igaro eta basoan barneratzean bidexka bat nabaritzen da (gutxi markatua). Berau jarraitu hormaren oinarrira iritsi arte.
Kotxetik 15-20 minutu.



Materiala: 
10 mm-ko paraboltez ekipatua
7 zinta
Aseguratzeko materiala
Baga handi bat azken bilgunerako
Aukerazkoa, 2 friend txiki 2. Bilgune aurreratua ekipatzeko.


1.go luzea (7 seguru) 20m 
Lehenengo luzea bertikala, bigarren txapan dauka pausutxu bat, hau pasa ondoran elduleku onetatik zoaz 6. segururaino, paretak atzerantz tiratzen du. Plataforma batera iristean eskuinerantz apur bat jo eta gora egitean azken segurua eta bilgunea ikusiko dituzu. Aukeran bertatik laguna aseguratu ondoren, urrengo plataforman montatzen da bilgune aurreratua.

 2. luzea (6 seguru) 20m 
Lehenengo diedrotxoa igo ondoren (irteerak ez du elduleku oso onik), hertzaren oinarrira eltzen zara, bertan apur bat eskuinera egin eta pinu txiki baten eskuinetik gora egin, 3. segurua txapatu ondoren ezkerretarantz jo. Pixkabat igo eta 4. segurua txapatu ondoren bloke batzuetatik gorantza jo (kontuz bloke hauekin, ahulak dirudite). Desplome baten oinarrira iristean 5. txapa da. Desplometxo hau igo (luzeko pausua), irteeran erromoak, pixkabat aurrerago segurua. Hertzaren gainkaldera iristen zara, bertan bilgunea dago mailoi batekin, bertatik laguna aseguratu eta ondoren mailoia erabiliaz mozketarantz jeitsi. Mozketan plataformatxo bat dago bilgunea eratzeko. Nahi izan ezkero, friend txiki pare batekin, fisuratxoan bilgune aurreratua monta liteke.
 3. luzea: (5 seguru) 25m 
Denetan luzerik etzanena. Lehenengo segurua txapatu ondoren, lehenengo hormatxotik irteteko txilar landare handi bat dago oztopatzen. Kontuz, lehenengo horman dagoen blokearekin. Urrengo lasaigunean eskuinerantz jo, seguruak ikusten diren gunerantz eta desplometxo txiki bat igaro, helduleku bereziak dituen hertzan gora. Ertzetik gora egin txilar tartetik urrengo segurua txapatu ondoren, bide errazetik hertzaren gainalderaino iritsi. Bertan eskuinaldean 3. bilgunea dago. Sokak asko rozatzen du, laguna biltzeko orduan.
 4. luzea: (6 seguru) 18m  
Azken zatia, hertzetik beharrean hertzaren eskuinaldeko hormatik gora igoko gara. Hasieran eskuinerantz trabesia eta amaierantz gorantz eginez. Bideko luzerik gogorrena.
Azken bilgunerako, baga handi bat eraman, gainaldean dagoen bloke baten inguruan bilgunea eratzeko.


Jeitxiera: 
Amaieratik 3. bilgunerantz oinez jeitsi eta bertan dagoen urkitik rapel bidez jeitsi. 60 metroko sokaz, bigarren luzearen aldameneraino jeisten zara. Kanal hau oinez jeitsi eta oinez lehenengo bilgunearen ondoan dagoen haritzeraino, bertan bigarren rapela montatuaz.




Jannu edo Kumbhakarna (7.710 m) Frantziar espedizio batek erdietsi zuen gailurra 1962ko udaberrian. R Paragot, P Kellar, R Demaison, S G Mitchu, J Ravier, L Terray, S Wangdi.
1981eko udaberrian mendizale nafarrek zapaldu zuten banan bana Himalaiako gailur etz zorragaria hau.
Mari Abrego, Josema Casimiro, Iñaki Aldaia, Xabier Garaioa, Francisco Javier Muru, Patxi Senosiain, Ang Nima eta Ang Kami.




 


1 iruzkin:

  1. http://zeberiotar.blogspot.com.es/2015/04/20150429-jannu-arista-6a80m-leitzaran.html
    Orain dela gutxi egin genuen, informazioa, Iñaki Zuzaren blogetik ataratakoa, baina argazkiak ideia bat egiteko baliogarri izatea espero dugu ;)

    ErantzunEzabatu