2010-09-09

AIZKORRIKO adarra-leitzaran

Aizkorrikoko haitzak Leitzaran gainean daude basoez inguraturik. Horma hauek ikusteko beatoki onena Besabitik Adarramendiko bidea da, bainan ez da hau urbilketa motzena.

Andoaindik Otita parkeraino joan eta bertatik hasten dira urbilketa aproposenak.
1, Kotxean Baltzun baserriko pista hartu eta jarraitu Usabelartzaraino 8km. Kontuz pistarekin. Usabelartzako menirraren ondotik bidea ateratzen da gailuraldera. 5 minututara lepo txiki batean txabola erori baten ondoan eskubira ateratzen den pista hormen baseraino dijoa.
2. Urbilketa luzeena bainan pista hartu gabe Otita bertatik ateratzen da. Plazaolako norabidean parkinetik metro gutxitara Adarra-Mandoegi kartel batek pinudira sartzen gaitu. Segituan GR edo ibilbide laburreko marka txuri-horiak agertzen dira. Gorago Idoiaga beserritik pasa eta Munton berriro pistarekin topatuko gara. Goraldea pistatik metro batzuk egin eta gero, ezkerretara ateratzen dira berriro markak Aizkorriko gailurraldera. Gailurretik iparraldeko norabidean eta Adarra begira eskalatzeko hormak daude.
3. Erdibideko urbilketa, pista zati bat eta gero oinez. Baltzun baserritik aurrera pistaren biurgune nabaria eta gero ezkerretara ateratzen den pista parean kotxea utzi. Oinez, lehen bidegurutzea eskubira artu, gero biurgune bat pasa eta gero eskubira antzemango ditugu Alliriko haitzak. Aurrerago bide ertzean eskubira hito bat ikusiko dugu. Basotik gora aldapa piko batek hormaren basera emango gaitu.


Urbilketa maparekin hau dena hobeto ulertzea espero det.


Eskalatzeko harria konglomeratua da, nahiko itsatsia bainan kontuz ibili behar da, bereziki goiko sektorean. Riglos Txikin harkaitza nahiko garbia dago, Goi sektorean berriz likena eta gorildioak harkaitza lehorra egotea eskatzen du.
Kontuz eskalatzerakoan botatzen ditugun harriekin
Bideen gradoak oraindik ondo zehazteko daude,  nai baduzu bidali zure iritzia.
Eskalada ona izan!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina